Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Marzo, 2024 Up Euskadi Zutaz mintzo (gara)

Gazteluk ibilgailu profesionalak, mikrobusak eta camper-ak alokatzeko lerroa zabaldu du

54 urte daramatza sektorean familia-enpresak, eta gorabidean dagoen segmentu batera dibertsifikatu da. Kopako finalak mikrobusak eta camper-ak alokatzeko eskaria izugarri igo du.
Gaztelu Rent a Car Furgonetas

Gaztelu Rent Car da Gazteluk ekindako negozio-lerro berria. 54 urteko esperientzia du familia-enpresak automobilen esparruan, eta ohiko jarduera ibilgailu-alokairura dibertsifikatu du, pixkanaka hazteko asmoaz.

Hala, dibisio berriak bezerogai jakinen premiak betetzen ditu, merkatuan leku bat aurkitu baitute, hots, aukera berria. Furgoneta-alokairua eskaintzen dute, baita ibilgailu profesionalena, mikrobusena eta camper ibilgailuena ere. Alde batetik, zama-furgonetak –eserlekudunak nahiz ekipamendu isotermodunak– behar dituzten profesional autonomoak dituzte bezerogai. Bestetik, joan-etorrietarako mikrobusak –9 toki gehienez– behar dituzten taldeak, baita mini camper edo camper furgoneta batean bidaiatzeko esperientzia bizi nahi dutenak ere. “Hasierako ibilgailu-aukera bat dugu, baina gure asmoa da ibilgailu-parkea ugaritzen joatea, ibilgailu-moten eskariak gora egin ahala”, adierazi du Gaztelu Rent Car enpresako Edurne Fuentek.

Gaztelu Rent Car-en jarduera-eremua Bizkaia da batik bat, eta enpresak hiru saltoki ditu Leioan, Galdakaon eta Portugaleten, baina lurralde mugakideetan ere jarduten du. Gaztelu Rent Car web-orrian Alquiler de vehículos industriales (ibilgailu industrialen alokairua) atala du, zeinean zerbitzuaren funtzionamenduaren berri ematen den eta ibilgailu eskuragarri guztiak ikusgai dauden, argazkiak eta ezaugarriak adierazita.

Alokairuko ibilgailuen katalogoa sortu zuten eskariak gora egin zuelako, eta haren bitartez egoki erantzuten diote eskariari. Azken urteotan egiaztatu dute gero eta profesional gehiagok erabakitzen dutela furgonetak alokatzea, batez ere, furgoneta isotermoak, garraioan hotz-katea gordetzen dutenak. Halaber, laneko joan-etorrietarako eta talde txikien bidaietarako mikrobusak alokatzeko eskaria ere igo da, baita pandemiaz geroztik zabaldu den camper-alokairuarena ere. Eta ekitaldi jakin batzuek merkatua izugarri igotzen dute, esaterako egunotan Bizkaian gertatzen ari dena Athleticek Errege Kopako finala Sevillan jokatuko duelako: “Zoramena piztu da finala ikustera edo giroaz gozatzera bidaiatzeko … Bikoteek, lagunek edota familiek deitu digute mikrobus edo camper batean bidaiatzeko galdetzeko”.

Gaztelu Rent Car 8 hilabeteko prozesu batean garatu da; horretan ideia eta jarduera-eremua zehaztu dira, eta jarduerari ekiteko behar beste ekipamenduaz hornitu da enpresa. “Denbora daramagu lerro berriaz hausnartzen, ikusi dugulako esparru horietan leku bat dagoela eta gure espezializazioa eskain dezakegula”, komentatu du Edurnek. Motorraren merkatuaz duten ezagutzaz ari da, Fuente familiak 1970etik lan egiten baitu sektore horretan, hiru anaiak enpresa sortu zutenean, eta gaur egun, bigarren belaunaldiak jarraitzen du negozioan. Hasieran, konponketa-tailer bat zuten, eta 1990. urteaz geroztik, Gaztelu Ocasión izenaz, bigarren eskuko ibilgailuetan espezializatu ziren. Hogei langile baino gehiago ditu enpresak gaur egun.

Jardunbide horretan, indargune hauek dakarzkiote furgoneta-alokairuaren sektoreari: ibilgailu-aukera –ibilgailuak tailerrean bertan egokitzen eta mantentzen dira– eta bezeroei ematen zaien aholkularitza. “Beti esaten dugu behar bakoitzerako ibilgailu-mota bat dagoela, eta hori ere alokairuari aplika dakioke, batez ere, furgoneta-alokairuari eta beste ibilgailu profesional batzuen alokairuari”.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
22 apirila, 2024 Up Euskadi
Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak