Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Sormenaren sarea ehuntzen Urola Kostan

Ekainaren 4an egingo duten Zumaiako Emakumeen Topaketaren aitzakian zabaldu nahi dute ehuntzera doazen sortzaileen sarea.
UROLA KOSTA HITZA
Argazkia: Maria Maya Manterola / Urola kostako HITZA

Elkarren berri izan, eta, batez ere, elkarren sostengu izateko, Zumaiako sortzaileen sarea osatzeko lanetan dabiltza Libe Yeregi, Irati Zubieta eta Irene Arano. Sukalde lanetan aritu dira orain arte: hitzordu pare bat egin dituzte Emakumeon* Etxean herriko sortzaileekin.

Ekainaren 4an egingo den Zumaiako Emakumeen Topaketan beren txokoa izango dute sortzaileek, eta egun hori baliatuko dute sare horri zabalpena emateko, “zerbait eginez, errazago hasten baita bidea”.

Iurretako artisau azoka batean egin zuten topo Zubietak eta Yeregik. Aurrez ez zuten elkarren berririk. Azoka bera oso polita izan zen, Zubietaren arabera: “Herri horretako emakume taldearen aurkezpena zen, eta egitarauaren barruan antolatu zuten azoka. Pentsatu genuen ona litzatekeela Zumaian antzeko zerbait egitea”.

Sortzaileek elkarren berri izatea nahi zuten, azoketarako ez ezik, saretzeko ere bai. Zubietak dio sortzaile izatea ez dela erraza, eta askorako balio dezakeela, esaterako, “norberaren antzera daudenekin” bizipenak partekatzeko edota formakuntza saioak antolatzeko. “Elkar sostengatzeko modua” da sare hori, Zubietaren hitzetan.

Emakumeon* Etxera jo zuten lehendabizi, eta bertan jarri zuten hitzordua Zumaiako sortzaileak elkartzeko. Zubietak, Yeregik eta Aranok, hirurek dute beren sorkuntzari bide emateko proiektu bana esku artean, baina proiekturik gabeko sortzaile ugari dagoela nabarmendu nahi izan dute. Horietako batzuk izan ziren lehen saio hartan.

Hitzordu hura baliagarria izan zuten “elkarri aurpegiak jartzeko”, baina “horretantxe” geratu zen. Ekainaren 4ko jaialdi horretan sortzaileek beren lekua izatea eskaini zien gero Emakumeon* Etxeak. Hori antolatzeko aitzakian elkartu dira berriro ere.

“Sorkuntzaren mundua zabala da; ez du gauza materialak sortzen dituzten jendeak soilik osatzen”, azaldu du Zubietak. Eta hori islatu nahi dute jaialdi horretan izango duten espazioan: oholtza, salmenta mahaia, tailerrak eta erakusketa bat jarriko dituzte. Parte hartu nahi duten zumaiarrek formulario bat bete beharko dute, eta espazio horretan egin nahi dutena bertan zehaztu. “Lehen saiora joan ez zirenak ere etor daitezke, zerbait eginez, errazago hasten baita bidea”, gaineratu dute.

Jarraitu kontakizun interesgarri hau irakurtzen bere jatorrizko artikuluan, HEMEN:
Urola Kostako HITZA

Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak