Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Euskal ekintzaileek itzuli beharrik gabeko 30.000 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte enpresa berriak sortzeko

Ekintzaile programak 3,1 milioi euroko aurrekontua izango du eta eskaerak egiteko epea martxoaren 31ean irekiko da

 

Euskal ekintzaileek 30.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte aurten oinarri teknologiko eta berritzaileko startup-ak sortzeko. SPRI Taldeak kudeatzen duen Ekintzaile programak, 3,1 milioi euroko aurrekontua duenak, martxoaren 31ean irekiko du eskaerak aurkezteko epea eta abenduaren 10ean itxiko du.

 

Funtsezkoa da ekintzailetza bultzatzea Euskadiren hazkunde ekonomikorako. Ekintzailetzaren garapenerako oztopo garrantzitsuenetako bat da ekintzaileek esperientzia gutxi dutela enpresa eta merkataritza arloetan. Horrez gain, eragozpen handiak izaten dituzte hasierako finantzaketa lortzeko eta, bereziki, proiektuek behar duten epe luzerako inbertsioa eskuratzeko.

 

Ekintzaile programaren helburua da Bussiness Innovation Center (BIC) baten babespean dauden enpresa-proiektu berriei (berritzaileak edo/eta oinarri teknologikokoak, industrialak edo industriarekin lotutako zerbitzuetakoak) laguntzea ideiaren heltze-fasean eta enpresa Euskadin martxan jartzeko fasean.

 

Asmoa da 30.000 eurorainoko dirulaguntza eta 18 hilabeteko babesa ematea Bizkaiko, Gipuzkoako edo Arabako BIC batean garatuko den enpresa-ideiaren heltze-prozesuari (berritzailea edo/eta oinarri teknologikokoa).

 

Zentro horiek laguntza ematen diote ekintzaileari enpresa berriak umotu eta martxan jartzeko prozesu osoan, aholkularitza emanez eta azpiegiturak eskainiz euren jarduerak kokatzeko.

 

Ekimen honen bidez, etorkizuneko enpresariak zentro espezializatu baten (BIC bat, adibidez) aholkularitza jasoko du eta aukera izango du bere enpresa-prestakuntza hobetzeko edo aholkulari bat kontratatzeko, prospekzio-azterlanak prestatzeko edo bere lokalaren zaharberritze-lanak eta ekipamendua finantzatzeko.

 

Laguntza hauek eskuratzeko ezinbestekoa da, besteak beste, enpresa eskatzailea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sortua izatea eta hiru urteko epean gutxienez hiru enplegu sortzea.

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak