Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urtarrila, 2019 Ekintzailetza Barnekintzaile programa Start up UP Euskadi

Jardunaldia Gipuzkoan. Mugikortasun elektrikoa: Ingurunearen jarraipena berritzeko eta barnekintzailetzarako

Jardunaldiak eduki teoriko eta praktikoak izango ditu. IESEko irakasle den Mathieu Carenzok gidatuko du eta Zuzendari talde edota bitarteko ardurak dituzten pertsonei zuzenduta dago.
movilidad

Egungo merkatuan, berrikuntza eskakizuna konstantea den honetan, garapen bide ezberdinak jorratzea ezinbestekoa da. Horregatik, jardunaldiaren helburua zehatza da;  berrikuntza eta aukera berriak identifikatu eta horiek barnekintzailetza ekimen berrien sorburu izateko, gaur egun enpresa baten ingurunea era sistematiko batean behatu eta monitorizatzeak duen garrantzia nabarmentzea.

Barnekintzailetza sustatzeko jardunaldia da, Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak antolatua. Gipuzkoako enpresei, mugikortasun elektrikoaren (Auto elektrikoa) inguruan suertatu daitezkeen proiektuak identifikatu eta bultzatzea da ekimen honen asmoa, Startup berriak sortuz nahiz enpresen  dibersifikazio proiektuekin.  Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Smart Mobility Industry programaren barruan kokatzen da.

Jardunaldiak eduki teoriko eta praktikoak izango ditu. IESEko irakasle den Mathieu Carenzok gidatuko du eta Zuzendari talde edota bitarteko ardurak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Jardunaldia dohakoa da eta lekua mugatua, beraz, izen-emateak parte hartzailearen profilaren egokitasunaren arabera izango da, lehentasuna enpresa industrialetatik datozen partehartzaileek izango dutelarik.

 

EGITARAUA:

2019ko urtarrilaren 29a – Gipuzkoako Bazkundea

  • 9:00 Ongi etorria – Amaia Ferro (Gipuzkoako Bazkundeko Enprearial Garapena eta Nazioartekotze Zuzendaria)
  • 9:05 Hasiera – Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Diputatua)
  • 9:15 INGIMOB programa – Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoako Proiektu Zuzendaria).
  • 9:30 Barnekintzailetza – Mathieu Carenzo (IESEko irakaslea barnekintzailetzan aditua)
  • 11:00 Atsedenaldia-Kafea
  • 11:15 Kasu praktikoa – Iñigo Azcona (Irizar Emobilityko Sales Area Manager)
  • 11:40 Kasu praktikoa – Masermic
  • 12:05 Amaiera – Antton Tomasena (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Internazionalizazioko Zuzendari Nagusia)

IZEN EMATEA

Lotutako albisteak

LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak