Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 29 Azaroa, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Isauki: ““BIC-en lan begin duen jende gehiagorekin hitz eginez, startupei laguntzen dien lekua dela konturatu ginen”

helburu etorkizunerako: "Plant-based seafood sektoreko marka liderra sortzea, estatu-mailan, eta ahal balitz, nazioartean."
Isauki Irene Arce Gutiérrez

Irene Arce Gutiérrezek (Kantabria, 1992) bioteknologia ikasi zuen UPV/EHUn, Leioan. Karrerako azken urteetan, ikasgaiek elikaduraren industriarekin zerikusia zuten, eta, hortaz, Elikadur Segurtasunaren Masterra egin zuen Madrilgo CESIFen (Industria Farmazeutikoaren Goi-mailako Ikasketa Zentroa). Hortik abiatuta, jogurt-fabrika bateko I+D arloan egin zituen praktikak. Bi urte eman zituen bertan. Ondoren, ia hiru urtez egon zen Fuertes taldearen barruko Sediasa enpresan, haragi-produktuak ekoizten, eta han sortu zuen bere haragi-produktu beganoen lehen lerroa, Carrefourrentzat. Lan-esperientzia horien ostean, Isaukira iritsi zen.

 

Nola jaio zen Isauki?
Milosek, enpresaren sortzaileak, arrain izoztua salerosteko enpresa bat zeukan Isauki baino lehen. Gainera, ez du haragirik jaten duela bospasei urtetik hona, baina arrainerako ez zeukan alternatiba askorik. Horri gehitu egin zaio arrainaren munduan gero eta arrantza gutxiago eta gero eta produktu gutxiago dagoela, eta itsasoak ere hondatzen ari garela. Beraz, hortik sortu zitzaion plant-based itsaski eta arrainen bere marka sortzeko ideia.

 

Zer egiten duzue?
Isaukin itsas produktuen alternatiba beganoak garatzen ditugu, hau da, itsaski eta arrainenak, zenbait landaretan eta makro- eta mikroalgen estraktuetan oinarrituta.

 

Zer helburu ezarri zenuten hasieran? Betetzen ari dira?
Sortu zenean, Isaukiren asmoa maila publikoan aitortutako marka izatea zen, baita itsasoarekin erlazionatutako produktuen sorta bat edukitzea ere, denetan itsasotik datozen osagaiak gehitzen saiatuz, hala nola algak, itsasorekiko harremana izan dezaten.
Aurtengo helburu nagusia bete dugu. Alegia, garapenak burutzea eta errezetak industrializatzea, eskala handian ekoitzi ahal izateko. Orain dela pare bat aste hiru produktuak merkaturatu eta salgai jarri genituen Euskadiko zenbait denda beganotan. Aurten dugun helburu komertziala estatuko denda guztietara iristea da.

 

Zer helburu duzue etorkizunerako?
Plant-based seafood sektoreko marka liderra sortzea, estatu-mailan, eta ahal balitz, nazioartean. 2024ko erronka finantziazio-erronda bat da, taldean hazi, kanpoko merkatura irten eta produktu berriak merkaturatu ahal izateko.

 

Uste duzue kontzientziazioa dagoela cruelty free elikadurari dagokionez?
Baietz uste dut, apurka-apurka. Batzuek kontzientziazioagatik, animalien ongizatea gogoan, eta beste askok, berriz, beren osasunagatik, nahiago dituzte honelako alternatibak.

 

Noiz eta zergatik etorri zineten BICera?
2023ko uztailean etorri ginen, gure jarduerarako leku bat behar genuelako, eta, hemen lan egin duen jende gehiagorekin hitz eginez, startupei laguntzen dien lekua dela konturatu ginen. Izan ere, ekonomikoki ez du asko eskatzen, eta, gainera, oso instalazio onak ditu, eta aholkularitza ematen du, laguntzak eta prestakuntza barne.

 

bicezkerraldea.eus

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak