Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Irekita Beaz Acceleration Programerako eskaerak: Bizkortu zure startupa!

Apirilaren 29ra arte irekita dago Programen barruan eskeak egiteko epea.
Beaz aceleration program

Etekin handiko programa da hau. Beazek hazkuntza-fasean startupei laguntzeko baliabide onenak batzen ditu. Helburua da haien negozio-eredua sendotzen laguntzea eta eskalatzean hurrengo fasera aurrerapausoa ematea. Bizkortu zure startupa! 

Zehazki, Beaz Acceleration Program enpresa teknologiko eta berritzaile hasiberrientzat da, baldin eta negozio-eredu eskalagarria izanda, proiektua garatzeko laguntzaile berriak behar badituzte.

Beazek eskura jartzen du trebatzeko programa esklusiboa. IE Business School kontseilu aholkulariak irakatsiko du honako kide hauekin: Mathieu Carenzo, Norberto Mugarza, Néstor Guerra, Isabel Vallejo eta Aletxu Echevarría. Adituak dira finantzetan, industria-networkingean, negozio-ereduetan, gai juridikoetan eta komunikazio-gaietan, hurrenez hurren. Hasieran, Seed Capital Bizkaiak 100 000 eurora arteko inbertsioa egingo du, eta B Accelerator Tower (BAT) deritzanean eta haren erkidego globalean sartu ahalko da.

Lau baldintza bete behar dira programa honetan parte hartzeko:

  • Bizkaiko startup bat izatea, hazteko asmoz eta negozio-eredu eskalagarri batekin
  • Gutxienez 2 laguneko lantaldea izatea eta konponbide berritzaile eta bereizgarria.
  • Baliozkotutako MPV bat eta merkatuko lehen metrikak eta ondorioak izatea
  • Proiektuan dedikazio osoa izatea

Hautagaitzak aurkeztean, izena emateko inprimaki erraz bat eta produktuari/zerbitzuari eta merkatuari, fakturazioari eta urteko kontuei, inbertsioari eta finantzaketari eta enpresa izangaien taldeari buruzko informazioa biltzen dituen memoria xehekatua aurkeztu behar dira.

Eskabidea egiteko epea amaitu ondoren, onarpen-batzorde publiko-pribatu batek aurkeztu diren hautagaitzak ebaluatuko ditu, eta baloraziorik onena duten startupekin bilduko da, Beaz Acceleration Program-en sartzen diren ikusteko eta sakontzeko.

Horietatik 5 2022ko irailean hasiko den azelerazio-programa osatzen hasiko dira, eta hasierako iraupena sei hilabetekoa izango da.

Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak