Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 abendua, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Euskal enpresa bat nagusi da nazioarteko arte digitalaren munduaneta

Necsum Trison enpresak sariak jaso ditu Las Vegas eta Londresen, eta lehen postua lortu du UNWTO, Athletic Club eta Bizkaiko Foru Aldundiak turismoa berraktibatzeko abiatutako erronkan.
necsum

Erandion du egoitza, eta startup bat izan arren, dagoeneko lortu du mundu mailako konpainia onenen artean kokatzea arte digitalaren esparruan.Euskal enpresa horrek nazioarteko sei sari jaso ditu urtea hasi zenetik hona.“Sormen estudio bat gara, esperientzia teknologiko eta interaktiboak diseinatzen eta exekutatzen dituena mundu osoan” adierazi du Mikel Gonzálezek, Necsum enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusiak.

Joan den astean nazioarteko proiektu digital onenaren saria jaso zuten AV Awards sariketan (ikus-entzunezkoen sektoreko Oscar sariak), Londrestik pandemia dela-eta online egin zen ekitaldi batean.Baina hori ez zen izan aurreko asteko aitortza bakarra, zeren astelehenean bertan Turismoaren Munduko Elkarteak (UNWTO) Athletic Club eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako erronkaren irabazle suertatu ziren San Mamesen.Lehiaketak sekulako harrera izan zuen, 35 herrialde baino gehiagotako 99tik gora enpresak parte hartu baitzuten. Asmoa zen proiektu berritzaile eta adimendunak bilatzea esperientzia turistikoak maximizatzeko Bizkaian, San Mames izanik gai zentrala eta Athletic testuingurua.

Joan den azaroaren 12an saria jaso zuten Las Vegaseko (AEBak) ApexAwards lehiaketan, X-Madrid merkataritza-gunean eginiko proiektu esperientzial interaktiboagatik.

Ikusi besterik ez dagoBarakaldoko Max Center merkataritza-gunean inauguratu berri duten instalazioa ulertzeko talentu gaztez osatutako talde horizergatik ari den sortzen halako harridura.Instalazioak -pantaila digital erraldoi bat- ez du inor epel uzten. Artelan digital bat, non omenaldia egiten zaien Euskadiko inoizko kirolari onenetako batzuei, arkitektura digitalari (bizia hartzen dutelarik Guggenheim Museoko titanioak, metro geltokiek eta San Mames berriaren xaflek) eta euskal lurretako paisaia zoragarri eta ezagunei.

Beren gaztetasuna gorabehera, iritsi dira 5 kontinenteetara: “gaur egun proiektuak dauzkagu martxan Asian, Ekialde Ertainean, Amerikan eta Europan”, eta etengabe ari dira hazten eta bazterrak txunditzen. Dagoeneko 6 izendapen jaso dituzte 2021eko otsailean Amsterdamen egingo den Digital SignageAwards sariketarako.“Oso harro gaude gure sektoretik Euskadiko berrikuntza gaitasuna ordezkatzen dugulako”.Eta, hala da, baditugu ordezkariak artearen eta teknologiaren munduan.

info+:www.necsum.com

Iturria: BARRIXE

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak