Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urria, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Emen4 Sport, Vodafone Deia Innovation saria

Konpainia, Bizkaiko Campuseko Zitek enpresa-haztegian sortua, startup berritzailerik onena izendatu dute
Emen4sport Ander Romarate

Emen4 Sport enpresa, zeinak kirol-errendimendua hobetzea duen helburu, Vodafone Deia Innovation sarietan startup berritzaile onena izendatu dute. Konpainia hori Zitek / EHU-UPV – Bizkaiko Campuseko enpresa-haztegian sortu zen.

Startup kirolari bakoitzaren bertsiorik onena lortzeko diziplinarteko lana egiten duen enpresa bat da. “Gure metodora sartzen den kirolari bakoitzak ebaluazio integral bat du eskura, Emen4 Sporteko profesional-taldeak adostua. Profesional horiek elkarrekin egiten dute azken txostena, esklusiboa eta indibidualizatua, beren gaitasunak hobetuko direla bermatzeko eta etorkizuneko errendimendua optimizatzeko. Besteak beste, analisi genetikoak eta mikrobiomakoak erabiltzen ditugu kirolari bakoitzaren errendimendua hobetzeko”, azaltzen du startupak bere webgunean.

Ander Romarate, enpresako zuzendari teknikoa: «Kirola berrikuntzari lotuta dago, eta guk teknologia berriak aztertuko ditugu, gure kirolarietan nola ezar daitezkeen ikusteko”. Sari hau garrantzitsua da startup-arentzat: “Enpresak profesionalekin eta amateurrekin lan egiten du, betiere kirolari bakoitzaren erronkak lortzeko.”

Ekitaldiaren zortzigarren edizioan, beste enpresa batzuek jaso dituzte sariak: Tech Friendly, Elmubas, IMQ,  Izadi Group eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

Enpresak 12 lanpostu sortu ditu eta, gainera, kanpoko 15 laguntzaile ditu. Urteko fakturazioa 400.000 euro ingurukoa da.

Más información: https://emen4sport.com/

emen4sport zitek

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak