Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urria, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

B-Venturek ekintzaileen eta inbertsiogileen erronkak jarri ditu ikusgai

Urteko topaketak SPRI Taldearen babesa jaso du eta bi egunez 170 startup eta ehun inbertitzaile inguru bildu ditu Bilbon

B-Venturek bi egunez aurre egin die ekintzaileek eta inbertitzaileek dituzten erronkei Bilbon egindako topaketan. Tailerrak, hitzaldiak, topaketa informalak eta laneko kafeak bildu ditu urteroko topaketak eta 75 hizlari arte elkartu dira. El Correo egunkariak antolatu eta SPRI Taldeak babestu du egitasmoak. Aurtengo edizioan, 170 startup eta ehun inbertitzaile inguru bildu ditu. Irekiera-ekitaldian, Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak, hartu du parte eta ekintzailetzaren ekosistemaren inguruko lehen azterlanaren (aurten egindakoa) ondorioak gogorarazi nahi izan ditu. 1.000 enpresa ekintzaile baino gehiago daude (% 80ko arrakasta-tasarekin), eta 130 inbertitzaile baino gehiago (publikoak eta pribatuak). “Azken bi urteotan, 198 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa mobilizatu dute”, zehaztu du.

Madariagak ekintzailearen balioa ikusgai jarri beharra dagoela aipatu du berriro. Horrekin lotuta, “ekintzaileen kolektiboa bere proiektuak aurrera eramateko lanean jarraitzera animatu du”.

Kongresuan parte hartu du Laura Marronek, BAICeko (Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa) zuzendariak, eta Euskadiko adimen artifizial aplikatuaren ekosistema industriala izan du hizpide. “Euskadi nazioarteko erreferentziako gune gisa posizionatu nahi dugu”.

Gaur egun, BAIC bazkide diren 45 erakunde ditu. Haietako % 43 enpresak dira, eta % 56 industria adimentsuaren arlokoak. Ondoren, energia eta osasungintza ageri dira. “Teknologiak eta negozioak elkarrekin joan behar dute”, azpimarratu du. Industria adimentsua aplikatzearen onuren artean, honako hauek aipatu ditu: eraginkortasun hobea, produkzio-prozesuen optimizazioa, segurtasuna handitzea edo produktu eta zerbitzu berritzaileagoak eskaintzea.

Maria Lukek, Uelz startupeko CEOak eta Athletic futbol-taldeko atezaina izandakoak, 2018an Fixme izeneko enpresa batekin abian jarri zuen proiektua azaldu du. Konpainia hark fisioterapeuten etxez etxeko zerbitzua eskaintzen zuen. “Hiri handietarako negozioa zen (Madril, adibidez), horietan ez baita joan-etorriak egiteko denborarik izaten eta mugikortasuna zailagoa izaten baita. 2019an, hilean 22.000 zerbitzu genituenean, Latinoamerikara jauzia egin genuen. Merkatu berria Espainiakoa baino errentagarriagoa zen eta, COVIDa iritsi zenean, ixtea ere planteatu zuten.

“Taldea 40 lagunetik 6ra gutxitu behar izan genuen. Orduan, Uelz enpresa sortu zuten, ordainketa digitalak kudeatzen dituen plataforma (huraxe izan baitzen aurreko enpresarekin izandako arazoetako bat). “Laguntza eskatu beharra dago, zu baino hobeak diren pertsonak kontratatu, eta jendeari entzun”.

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendariak, BICetan (ekintzailetza-zentroak) eta Bizkaiko Beazen garatutako lau enpresa-proiekturen inguruko eztabaida aurkeztu du.

Imanol Olaskoagak, Powerfultreeko CEOak (behar dutenean baratzeetarako argia eskaintzen duten parke agrovoltaikoen inguruan lan egiten du), BIC Arabak eskainitako laguntza eskertu du. Bere hitzetan, “tratua zoragarria izan da”. Juan Garzonek, Cultzyme (gaixotasunak tratatzeko zelulak programatzen dituzten ordenagailu biologikoak dira) sortu zuen CEOak, adierazi duenez, bi merkatutan oinarritzen dira: farma eta elikadura. “5 patente ditugu. Gure helburua da jauzi komertziala emateko 2 milioi euroko inbertsioa lortzea”. Gainera, bere hitzetan, Euskadi “startupei laguntza emateko ekosistema aberatsa da”.

Bestalde, Asier Cenigaonaindiak, Exomeko (laser makinen eraikuntza, BIC Bizkaian kokatuta BIC Bizkaia) sortzaileak, iragarri duenez, manufaktura-industriarako soluzioak eskaintzen dituzte. “Gure hobia fotonika industriala da.

Ruben Molinak, Initiuseko CEOak, garai aurreko erditzearen mehatxu faltsuak ekiditen dituen gailua azaldu du. Hori eraikitzeko, beharrezkoak izan dira ingeniaritza zibila, adimen artifiziala eta obstetrizia-ginekologia. “2017an sortu ginen Andaluziako Osasun Zerbitzuaren eta Granadako Unibertsitatearen spin off gisa eta zorte handia izan genuen Beazekin harremanetan jarri ginenean. Hala, Bizkaira etorri ginen. 1 pertsonarekin hasi ginen eta orain 15 langiletara iritsiko gara. Finantzaketarako, 7 eta 8 milioi euro artean lortu ditugu; haietako 6 pribatuak. Gailua in vitro ernalketarako edo umetokiko minbizirako zabaldu nahi dugu”.

Mahai-inguru baten bidez landu dute 2023an fundraising-ak bizi duen egoera. Horretarako datu bat jorratu dute: startupetako inbertsioek % 60 egin dute behera azken urtean. Partaideetako batzuk izan dira BBVAko Alberto Fernández; Plug and play inbertsio-funtseko Javier Mejías; Banco Sabadell bankuko Roger Blanch; eta Faraday funtseko Gonzalo Tradacete. Blanch-ek esan duenez, inbertsio-txanda bat egiteko epea luzatu dute eta 6 hilabetekoa beharrean, 12 hilabetekoa izango da hemendik aurrera. Tradacetek adierazi duenez, aldiz, murrizketa horrek enpresa handietan izango du eragina, baina “txikiagoa berrietan”.
Mejíasek aipatu duenez, “2020-21ean, merkatua ekintzaileen aldera okertu zen. Errealitate berria errealagoa da. Inbertitzeko gehiegizko likidezia-egoeratik gatoz, baina diru horrek bizitza-zikloa du.

Marisol Menéndez berrikuntza irekiaz arduratzen den Bilakatu enpresaren sortzailea da. Ingeniari industrial mexikar hori 2006an iritsi zen Bilbora BBVAko berrikuntza arloko langile gisa. “Gaur egun, ekosistemen antolatzailea naiz”. Bere hitzetan, lankidetza da berrikuntza irekiaren oinarria. “Entzun eta hitz egiten dugunaren bikoitza ikusi behar dugu.

B-Venture amaitzeko, startupek enpresak erostearen inguruko mahai-ingurua egin da. Roger Alvarezek, Bondo Advisors enpresako iparralderako bazkideak, adierazi duenez, startupak “hasiera-hasieratik” haz daitezke beste enpresa batzuk erosiz “eta hori ez da garestiegia”. Fernando Rodriguez Bergarechek, Caixabankeko iparralderako arduradunak, aipatu duenez, “inbertsio-errondetan, gero eta gehiago erabiltzen da zati bat erosketak egitera”.

Lotutako albisteak

ARKITÉCNICAS 20 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik
Irakurri gehiago
Finamik 19 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak