Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

B–Venture 2022: Inskribatu zure proiektua ekainaren 30a baino lehen!

Interesatzen zaizu? Aurkeztu zure proiektua! Parte hartu zure Startuparekin.
b-venture 2022

B-Venture Estatu iparraldeko ekintzailetza arloko ekitaldirik handiena da. El Correo’k antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren eta bere Garapen Agentziaren –SPRI– babesarekin, B–Venture-ek bere edizio berria prestatzen hasi da.

B-Venture leiho ireki bat da zure negozio-ideia bikaina errealitate bihurtzeko, finantzaketa lortzeko, enpresari ikusgarritasuna emateko edota bezeroak lortzeko. Aurten, zure ekimena Programan sar daiteke bi kategoria hauetako batean berriro:

  • ‘Early Stage’,
    Legez eratutako proiektuak, negozio-aukera identifikatuarekin, izaera berritzailearekin eta eskalagarriak direnak.
  • ‘Growth’,
    estatuko edo nazioarteko proiekzioa duten negozioak, negozio-bideragarritasuna eta merkatu-kuota esanguratsua dutenak

Aurreko edizioetan 400 startupek baino gehiagok parte hartu dute, hauetatik 96 aukeratu ziren lehiaketara, beren proiektuak korporazio handienetakoen artean, enpresa inbertitzaileak eta arrisku-kapitaleko enpresen aurrean ikusarazi zituztenak: Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures, besteak beste.

B-Venture ekitaldiak hitzaldiz, mahai-inguruz eta proiektu aurkezpenez osatutako egitarau bat eskainiko du, Estatuko inbertitzaile eta ekintzaile garrantzitsuenetako batzuen eskutik.

Askotariko gaiak landuko dira, hasi inbertsio irizpideetatik eta enpresa bat saltzeko jarraitu beharreko urratsetaraino. Horrekin batera, bi jardunaldi horietan tailer praktikoak eta networking-saioak egingo dira eta aukera egongo da berrikuntzaz, ekintzailetzaz, finantzaketaz eta ideiez mintzatzeko.

Izen-emateak ekainaren 30era arte egongo dira irekita.

Lotutako albisteak

LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak