Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 otsaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Asimob: Errepide seguruagoak Inteligentzia Artifiziala, IoT eta haririk gabeko komunikazioen bidez

“Teknologia berriak iraultza digitala iritsi ez den mailara eramaten ditugu, bideen segurtasunerako funtsezkoak izateraino: kale eta errepideen mantenua eta egokitzapena”.
ASIMOB

ASIMOBek bere zerbitzuak eskaintzen dizkie kale eta errepideen mantenuaz arduratzen diren entitateei, behaketa erregularrari dagozkion zeregin jakin batzuk automatizatuz, trafiko-istripuak gutxiagotzeko funtsezkoak direnak: “Inteligentzia Artifizialean oinarritutako teknologiak eta IoT (Internet of Things) baliatuz”, azaltzen digu ASIMOBen kide eta zuzendari den Estibaliz Barañanok. ASIMOB,CEBEK Emprende 2020ko Sariketan finalista izan da.

 

ASIMOB CEBEK EMPRENDE

Gaur egungo gidarientzako eta etorkizuneko auto autonomoetarako errepideak seguruagoak izaten laguntzen duzue.

Hala da, ASIMOBen zerbitzuak merkatuan urte gutxi daramatzaten teknologia berrietan oinarritzen dira. Errepideen segurtasunaren zerbitzuan jartzen ditugu, berrikuntza teknologikoek orain arte ekarpen gutxi egin dioten esparru baten zerbitzura, alegia.

Momentuz martxan ditugun zerbitzuak trafiko-seinaleak antzematera eta ziurtatzera zuzenduak dira, baita zoruaren irregulartasunak antzeman eta ebaluatzera. Laster errepideen beste hainbat aspektu monotorizatzeko gai izango gara.

 

Nola ebazten dira honelako beharrizanak beste herrialde batzuetan?

Antzera. Autoetan eta trafikoen kudeaketarako sistemetan eginiko aurrerapen teknologiko guztiak aintzat harturik, errepideen mantenu erregularra eskuz egiten da oraindik mundu osoan.

 

Zuen bezeroak gehienbat erakunde publikoak dira.

Azken batean, bai. Hiriguneetan, udaletxeak. Hirien arteko errepideetan, eskualde bakoitzeko agintariak. Baina askotan, erakundeek mantenu lanak enpresa espezializatuei egokitzen dizkiete, eta hauentzat ere lan egiten dugu.

 

Zer-nolako balio gehigarria eskaintzen diezue zeuen bezeroei?

Batez ere errepidearen egoeraren monotorizazioa eraginkorrago egiten dugu, kostuak murriztuaz batera. ASIMOBen teknologiak balizko ezbeharrak automatikoki antzematea ahalbidetzen du. Hala, zentraletik nahiz ofizinetatik kontrola daitezke, miaketa bakoitzean errepidearen egoera aurkezten baitugu. Modu honetan, mantenurako ekintzak koordina daitezke eta aurrekontuak hobetu daitezke, errepideen egoera ahalik eta onena izatea bermatuz.

Gaur egun, mantenu-taldeko kide bat errepide-sarean barrena ibiltzen da, dena ondo dagoela ziurtatuz. Ondorioz, ehundaka kilometro egin behar ditu, gidatu ahala milaka trafiko-seinale egiaztatzen dituela, eskuz apuntatuz. Begi bistako behaketaz geroztik, ibilbidearen egoeraren ebidentziarik ez dago.

 

Nolako eragina du pandemiak zuengan?

Etxetik lan egiten jarraitu dugu. Gure kiderik garrantzitsuenak ere, ‘APNABI Lan’-ek, etxetiko zerbitzuak guri eskaintzen jarraitu du.

Eraginik handiena komertzioaren arloan izan dugu: bilera eta ekitaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu. Bereziki, ‘ITS World Congress’ bertan behera uzteak tristetu gaitu, mundu mailako trafikorako teknologien ekitaldirik garrantzitsuenetakoa baita. Los Angelesen ospatuko zen datorren urrian, eta guk sesio batean paper tekniko bat aurkezteko asmoa genuen, baina bertan behera geratu da.

Orain bideo bidezko biltzarretara ohitu gara, baina laster kongresuak eta aurrez aurreko feriak ospatu ahal izatea espero dugu.

 

Zein proiektu berritan ari zarete?

Laster hirien arteko errepideen 200 kilometroko monitorizazio erregularreko zerbitzua kaleratuko dugu. Honez gain, bi hiritan proiektuak garatzeko elkarrizketak ditugu: bata, probintzia bateko kapitala; bestea, Europako kapital handi bat.

Zeharka, neguko mugikortasunerako zerbitzu berezietan lan egiten ari gara.

 

Nolako eboluzioa izan du ASIMOBek enpresa honi ekin zeniotenetik?

Enpresa 2016ko amaiera aldera sortu zen merkatuaren sondeoa eta aukeren analisia egin ondoren. 2017ko amaieran, behin ideia definiturik genuela, Inteligentzia Artifizialeko aplikazioak asko garatu genituen.

2019tik aurrera merkatura sartu ginen, I+D aktibitatea sendotu dugu eta marketing eta komertzio-aktibitateak gehitu ditugu. Orain talde osoago bat dugu eta gero eta zerbitzu hobeak eskaintzek ditugu.

 

ASIMOB-i buruz

“Teknologia berriak iraultza digitala iritsi ez den mailara eramaten ditugu, bideen segurtasunerako funtsezkoak izateraino: kale eta errepideen mantenua eta egokitzapena.

Gure zerbitzuek monitorizazio automatikoa ahalbidetzen dute, errepideak egoera onean mantentzea ahalbidetuz: seinaleak egokiak direla ziurtatu, zoruaren kalteak eta zoruarekiko atxikimendu gabeziak antzematea, eta mantenuko lanen kudeaketa hobea.

Zerbitzu berritzaile eta ezinbestekoak eskaintzen ditugu azpiegituren eta garraioaren digitalizazioan: Smart Road-eranzko pausu bat gehiago…”

ASIMOB

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak