Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 otsaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Araba Ekinean-ko 2021ko edizioa: Etorkizuna Sortzen

Helburua da pertsona ekintzaileek aurrera egin eta mundu hobea sortzeko duten potentziala baloratzea.
Alava Emprende Araba Ekinean

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, SPRI taldearen Up Euskadi eta BIC Araba  bidez, eta Vital Fundazioak Araba Ekinean ekimenaren edizio berri bat aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Ekimena urte osoan zehar garatuko da, “Etorkizuna sortuz” lelopean.

Lehiaketa sustatzen duten erakundeek Arabako ekintzailetza ekosistema aitortu, balioetsi eta indartu nahi dute horrela; izan ere, estatu mailan egindako azterlan batek Estatu osoko onena dela aitortu du. Espainiako ekintzailetza aktiboari buruzko txostena 2020. urtearen amaieran aurkeztu zuen Impact HUBek, komunitate ekintzaileak eraikitzera bideratutako munduko networking sarerik handienetako batek, eta bertan Araba ageri da ranking ekintzaile horren lehen postuan, Madril, Gipuzkoa, Girona eta Bartzelonaren aurretik.

Gaur egungo egoera ikusita, urteko jarduerak modu hibridoan egingo dira: online topaketak eta aurrez aurreko hitzorduak nahasiz.

“Zure ideiak balio du” lehiaketa
Ekin Day eta Aurre-Ekin Day
B2B TopaketaV Encuentro B2B
Ekintzailetza katea
Ekintzailetza sustatzea gazteen artean

+info: www.alavaemprende.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak