Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 Marzo, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Bind40 Start up UP Euskadi

AOTECH, elikagaien eta aeronautikaren sektorerako soluzio fotonikoen aldeko apustu argia egin duen startupa

Enpresa bizkaitarrak duela gutxi parte hartu du SPRIren Bind 4.0 programan, non bere AONIR teknologia erabiltzen duen ogiaren masaren parametroak neurtzeko proiektu batean.

AOTECH startupa duela hiru urte sortu zen, EHUko Fotonika Aplikatuko Taldearen spin-off gisa, eta soluzio fotonikoak garatzen jarraitzeko apustu argia du. Teknologia hau fotoiak edo, argi-partikulak, datuak biltzeko erabiltzean datza, adibidez, hainbat sektoretako kalitate- eta segurtasun-kontrolak hobetzeko. Aotech-ek bi sektore nagusitako enpresekin egiten du lan: elikadura eta aeronautika. Gaur egun bezero gehienak estatukoak badira ere, “modu aktiboan parte hartzen dugu bai azoketan, bai klusterretan, bai nazioarteko startupak bizkortzeko programetan, eta horiek ondorioak izan ditu. Izan ere, aste honetan bertan, gure sistemetan interes handia duen Suitzako enpresa batekin bildu gara”, adierazi du Vannesa García AOTECHeko Marketin arduradunak.

Une honetan, AOETCH soluzio arrakastatsuena AONIR sentsorea da. Batez ere elikaduraren sektorean erabiltzen da, eta elikagaien ekoizpen eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzeko helburua du. Bi osagai nagusi ditu: infragorri hurbileko espektroskopian oinarritutako sentsore optikoak (NIRS) eta IoT plataforma bat. Sentsore hori gai da, denbora errealean, koipe, proteina, hezetasun, laktosa eta abarren datuak aztertzeko.

Teknologia hori bera erabiliz, Bizkaiko startupa proiektu batean murgilduta dago Okin elikadura-enpresarekin batera. Ekimen honetan AONIR erabiltzen da ogia egiteko hain garrantzitsuak diren proteina, hezetasun eta masaren gatza bezalako parametroak denbora errealean neurtzeko. “Orain arte lortutako emaitzak etorkizun oso esperantzagarriak dira , eta horrek proiektuaren azken fasea arrakastatsua izango dela esan nahi du”, azaldu du Vannesa Garcíak. Proiektu hau SPRI Taldearen Bind 4.0 programari esker gauzatu da.

Gainera, AOTECHek zuntz optikoko hainbat sentsorez osatutako sistema bat garatu du industria aeronautikorako, haizagailuak, konpresoreak eta turbinak zehaztasun handiz eta denbora errealean monitorizatzeko. Tip Clearence eta Tip Timing teknikak erabiliz (bibrazioen anplitudea eta maiztasuna eta turbinaren eta karkasaren arteko distantzia kalkulatzeko parametroak), sentsore bakarra erabiltzen da, eta, ondorioz, instalazio-kalibrazioaren denbora eta kostu ekonomikoak aurrezten dira. “Erregai gutxiago kontsumitzen duten motor aeronautikoak, merkeagoak eta ekologikoagoak garatzeko eta diseinatzeko tresna garrantzitsua da”, nabarmendu du Vannesa Garcíak.

Aurrekoaz gain, AOTECH UPV/EHUko Fotonika Aplikatuko Taldearekin batera ari da lanean biosentsoreak diseinatzen eta fabrikatzen, metal astunak eta bakterioak (E-Coli edo alergenoak, lisozima esne-serumean esaterako) linean eta denbora errealean detektatzeko.

Hiru urteko garapenaren ondoren, AOTECH baikorra da etorkizunari begira, bere produktuen merkaturatze fasea hasteko. “Gure planak oso argiak dira: garatutako produktuak merkaturatzea, etorkizun oparoa duten biosentsoreak garatzen jarraitzea, eta, nola ez, erronka eta ikerketa-proiektu berriak hastea, benetan maite duguna”, dio marketineko arduradunak.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak