Sitab System-ek barruko pareten horniketa egingo du Kuwaiteko ospitale baterako

5 apirila, 2018
Sitab System-k Kuwaiteko Al Jahrako ospitalean jarriko duen pareta-sistemaren eredua

Bulegoen barneko apainketan espezializatuta dagoen Sitab System euskal enpresak pareta-sistema instalatuko du Kuwaiteko ospitale batean, Tecnalia korporazio teknologikoaren aldez aurreko ebaluazioa gainditu ondoren

Bulegoen barneko apainketan diharduen Sitab System enpresa gipuzkoarrak Kuwaiteko Al Jahra ospitale berriko esparruen banaketarako pareta-sistema instalatzeko esleipena lortu du.

 

Interiorismoaren arloko enpresa honek altuera handiko eta erabat kristaleztatutako pareta-sistema bikoitza hornituko dio medikuntza-zentroari, itxarongelak korridoreetatik nahiz joan-etorrietarako guneetatik bereizi eta gainontzeko itxiturak osatzeko.

 

Aldi berean, Sitabek Tecnalia korporazio teknologikoaren esku utzi du pareta-sistema honen erresistentzia ebaluatzeko ardura, betiere barneko esparruak banatzeko kitetarako dauden Europako parametro teknikoak (ETAG 003) kontuan hartuta, ikerketa erakundeak zabaldutako ohar baten arabera.

Al Jahra Hospital from DNA BARCELONA ARCHITECTS on Vimeo.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow