E&M Combustión-ek Israeleko zentral termosolarrera eraman ditu bere ekipoak

5 apirila, 2018
Ashalimgo zentral termosolarra. Iturria: Bright Source-en web orria

E&M Combustión enpresa bizkaitarra, Israelen dagoen Ashalim-eko zentral termosolarra martxan jartzeko prozesuan parte hartzen ari da, bost errekuntza-ekipo diseinatu eta fabrikatzen

Sutze-teknologietan espezializatutako E&M Combustión euskal konpainiak Israeleko Ashalim-eko zentral termosolarra bost errauskailu industrialez hornitu du.  Ekipoez hornitzeaz gain, enpresa bizkaitarra, General Electric, BrightSource eta NOY- Infraestructure and Energy Investment Fund enpresei esleitutako produkzio energetikoaren zentrala martxan jartzeko lanez arduratzen ari da.

Arteako Bildosola industrialdean kokatutako eta Spri Taldeko azpiegituren kudeaketa elkartea den Sprilur-ena den enpresak, errekuntza-prozesua optimizatu eta honela, nitrogeno oxido izurketak murrizteko aukera eskaintzen duten bost errauskailu eta gasen birzirkulaziorako sistema bat diseinatu eta fabrikatu ditu.

Aurtengo erdialde aldera erabat martxan izango den zentral israeldarrak 121 MW potentzia izango du. Honela, energia garbiaz 120.000 etxebizitza hornitzea espero da, orotara herrialdeko kontsumo energetikoaren %2 suposatzen duena.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow