Sinteplast argentinarrak bere instalazio berrien automatizazioa ULMA-ren esku utzi du

13 ekaina, 2018
Sinteplasten egoitza Argentinan

ULMA Handling Systems euskal kooperatibak, pinturatan espezializatutako hegoamerikar enpresaren instalazio berrientzako barne-logistika soluzio integral bat diseinatu du

Pinturak egiten dituen Sinteplast enpresa argentinarrak, ULMA Handling Systems soluzio logistiken euskal konpainiari, bere instalazio berriei bideratutako erabat automatizatutako barne-logistika sistema baten diseinua eta inplementazioa enkargatu dio.

Argentinako enpresak 2019an inauguratuko duen fabrika berriak, bi biltegi automatiko izango ditu, bata 38 metro baino gehiagoko altuera duten paletekin, eta bestea, bolumen txikiagoko produktuak biltegiratzera bideratutako kontainer txikiak dituena.

Biltegi hau eta eskaerak prestatzeko gunea, enpresa gipuzkoarrak garatutako garraio sistema automatiko baten bitartez konektatuta egongo dira. ULMA-ren soluzioak, enpresaren barne logistikaren prozesu osoa automatizatzeko aukera luzatuko du, biltegian produktuak hartu eta banatze prozesua bitartean.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow