Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 maiatza, 2018 Nazioartekotzea AEBak Ipar Amerika

AEBak, lehentasun handiko jomuga euskal enpresen inbertsioentzat

Ainhoa Ondarzabalek, SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziako (Basque Trade and Investment) zuzendariak, Estatu Batuei buruzko jardunaldi batean parte hartu du
Ainhoa Ondarzabal, jardunaldian.

Ainhoa Ondarzabalek, SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziako (Basque Trade and Investment) zuzendariak, Estatu Batuei buruzko jardunaldi batean parte hartu du Arabako Teknologi Parkean, eta esan du oso garrantzitsua dela Estatu Batuetako merkatua Eusko Jaurlaritzarentzat.  Jardunaldi horretan izan da baita ere Duke Buchan III.a, AEBen Espainiako enbaxadorea.

 

Ondarzabalek esan duenez, “Estatu Batuak lehentasun handikoak dira” Enpresen Nazioartekotze Planaren barruan, batik bat “harreman komertzialen, merkatuko potentzialaren eta tamainaren garrantziagatik”. “Baliabideak indartzeko eta berregituratzeko konpromisoa hartu dugu lehentasun handiko herrialdeekin, enpresei zerbitzu hobea emateko. Horregatik ireki dugu bigarren bulegoa Estatu Batuetan, Washington hirian. Bikoiztu egin dugu Estatu Batuetan dauden euskal enpresei laguntzeko apustua”.

 

Ondarzabalek azpimarratu du Euskadi dela AEBetan inbertsio gehien egiten duen autonomia erkidegoa; hala, 80 euskal enpresa inguruk 108 ezarpen dituzte Estatu Batuetan, eta horietatik 58 komertzialak dira, 38 produktiboak eta 12 zerbitzu-enpresak.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren zuzendariak hauxe esan zien jardunaldian parte hartu zuten enpresei: “bete egin nahi dugu jomugako laguntzak eta baliabideak eskaintzeko hartua dugun konpromisoa, zuen proiektuak ahalik eta kaudimen eta laguntza handienarekin garatu ditzazuen. Balio erantsiko zerbitzuak eskainiko dizkizuegu: aukera sektorialak identifikatu, sektore-herrialdeari buruzko informazio garrantzitsua eman, eta baita ere enpresa arteko diplomazia-kontuak, harremanak edota herrialdeko enpresa eta erakundeekiko bitartekaritza-lanak, errazago sartu zaitezten merkatura eta aukera izan dezazuen negozioak egiteko eta lanean aritzeko. Merkatu estrategikoa da, oso garrantzitsua”.

 

Bestalde, Duke Buchan III.ak (AEBen enbaxadorea Espainian) azaldu du zein erakargarria den bere herrialdeko merkatua: 19 bilioi dolarreko ekonomia bat da, produkzio globalaren %25 ordezkatzen duena, eta 325 milioi kontsumitzaile potentzial dituena 59.500 dolarreko per capita errentarekin.  Datu horiek erakusten dute munduko merkatu garatuena dela, oso erakargarria enpresa globalizatuentzat nazioarteko inbertsioaren igorle eta hartzaile nagusia delako (%22 eta %20), eta gai dela munduko inportazioen %17 xurgatzeko.

 

Gonbita luzatu die euskal enpresei ekainaren 20tik 22ra Washington, D.C. hirian egingo den “Select USA Investment Summit” enpresa ekimenean parte hartzeko. Atzerriko zuzeneko inbertsioaren V. Gailurra izango da, arlo horri buruzko Amerikako Estatu Batuetako ekitaldi handiena eta garrantzitsuena. Aukera paregabea da, gune bakar batean bilduko baitira Estatu Batuetan operazioak eraginkortasunez ezarri edo zabaltzeko funtsezkoak diren pertsonak, joerak eta tresnak.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak