Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Enpresa Zibersegurtasuna

Euskadiko enpresek zibererasoengandik babestuta egon behar dute etorkizunean

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Enpresa Zibersegurtasuna 2024

3,5 milioi euro zibersegurtasuneko dirulaguntzetan, Euskadiko enpresak indartzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin.

Euskadiko enpresen eraldaketa digitalak eta dituzten konexio-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna ezinbesteko tresna dela askotariko eraso zibernetikoen aurrean prestatuago egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.

Zibersegurtasuneko espezialistek aurreikusten dute datozen urteetan zibersegurtasuneko jazoerak nabarmen ugarituko direla, enpresek geroz eta esposizio handiagoa dutelako sareko konexioetan. Konexioarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorio da; hortaz, ezinbestekoa da hackerrek ustia ditzaketen zibersegurtasuneko gabeziarik ez dagoela bermatzea, esaterako, hornikuntza-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.

Arrazoi horiek direla eta, eta Euskadiko enpresa-ehunduraren zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatze aldera, Enpresa Zibersegurtasuna Programak itzuli beharrik gabeko 23.000 eurora arteko dirulaguntzak ematen ditu urtean enpresa bakoitzarentzat.


Aprobetxatu zure enpresaren zibersegurtasuna aztertuko duen hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, eta prestatu zure neurrirako ekintza-plan bat zibererasoen edo datu-filtrazioen aurrean babestuta egoteko.

Epeak

Hasiera data: Laster
Amaiera data:
Zehaztu gabe

Gure zibersegurtasun-programei esker:

+ 0

Enpresa babestuta

0 milloi

Dirulaguntzatan

0 milloi

Inbertsio mobilizatuta

Programa honen seigarren edizioa da eta, orain, enpresa mota guztientzako zabaldu da. Orain arte, 1.000 enpresa baino gehiagori eman zaie laguntza, 13,6 milioiko laguntzak jaso eta 32,5 milioiko inbertsioak mobilizatu baitituzte.

Zer eskaintzen du?

Enpresa-zibersegurtasunak eraldaketa digital segurua egiteko laguntza eta finantzaketa eskaintzen dizu

Proiektuaren % 50era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 23.000 eurokoa enpresa bakoitzeko, enpresaren zibersegurtasun-maila handitzeko proiektuak sustatzeko.

2024an, Euskadin kokatuta dauden eta Euskadiko EJZn alta emanda dauden enpresa guztiek jaso ahal izango dute zibersegurtasunaren maila handitzeko dirulaguntza.

Zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen aholkularitzatik hasi eta langileentzako zibersegurtasunaren arloko prestakuntzara arte.

Informazio estrategikoa edo sentibera seguru mantentzea du xede, hala nola datuak edo jabetza adimenduna. Enpresa-sareen arkitekturaren, urruneko sarbideen edo gailu elektronikoen segurtasuna zein enpresaren informazio estrategikorik garrantzitsuenaren babesa barne.

Laguntza integrala

  • Zure zibersegurtasun maila hornitzaile espezializatu batekin aztertzeko.
  • Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatua prestatzeko.
  • Informazio estrategikoaren edo jabetza intelektualaren segurtasuna bermatzeko

Hardwarea eta softwarea

  • Erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen ahultasunak ikuskatzea.
  • Kanpoko zibererasoak simulatzea.
  • Firewalls aurreratuak, intrusioak antzemateko sistemak, sarbide-kudeaketa... erostea ere sartzen da.

3,5M € laguntzetan

  • Deialdi honen partida 3,5 milioi eurora arte handitu da, enpresen eskaerei erantzuteko.
  • Enpresa bakoitzak 23.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzetan.
Norentzat da?

Zibersegurtasunaren maila handitu nahi duten Euskadiko enpresa guztientzat, merkatu global eta digitalizatuan lehiatu ahal izateko

  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dutenentzat, zibersegurtasuna hobetzeko proiekturako aholkularitza eta/edo ingeniaritza lana egiteko.
  • Langileen zibersegurtasuneko konpetentziak hobetu eta enpresako informaziorik garrantzitsuenaren segurtasuna bermatzeko tresna egokiak eskaini nahi dituztenentzat.

Ez ezazu zure enpresa arriskuan jarri,
babesteko unea da.

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Enpresa-zibersegurtasuneko proiektuentzako laguntza integrala, aholkularitzatik hasi, eta hardware eta softwareetan egindako inbertsioetara arte.

Arkitektura seguruak diseinatzea eta exekutatzea, eta, hala badagokio, IT/OT (Information Technology / Operacional Technology) inguruneetarako enpresa-sareak segmentatzea.

Mantentze-lanetarako, kontrolatzeko eta kudeatzeko ekipo informatikoen sarbidea bermatzea, gero eta gehiago egiten baita urrunetik.

Erakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta erakundeko datuetara sarbide maila desberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.

Tokiko eta urruneko gailuen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtatzea.

Segurtasun perimetraleko gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzea (Switchak, zundak, Applianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.)

Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko edo prestatzeko ekintzak.

Enpresaren egungo egoera baloratzea zibersegurtasuneko alderdi guztiak kontuan hartzen dituen diagnostiko batekin, eta enpresara egokitutako ekintza-plana garatzea, babes-maila hobetzeko.

Zibersegurtasuneko estandar batzuk lortzeko eta betetzeko, zein derrigorrez bete beharreko arauak edo legeak betetzeko jardunbide egokiak eta ziurtatze-prozesuak ezartzea.

Negozioaren lehiakortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotutako informazioarentzako babes-neurriak: jabetza adimenduna, I+G+b arloko estrategiak, planoak edo diseinuak, DBEOri dagokion informazioa...

Software as a Service motako kudeaketa-aplikazioak ezartzeko proiektuetan, zerbitzu mota horren kostua egotzi ahal izango da 12 hilabetez gehienez ere.

Enpresaren zibersegurtasun maila modu esanguratsuan areagotuko duten eta eraso informatiko mota desberdinen aurrean duten arriskua eta zaurgarritasuna murriztuko duten beste proiektu batzuk.

23.000 eurora arte enpresa bakoitzeko eta aurrekontuaren % 50

  • Aholkularitzan, ingeniaritzan, hardwarean eta softwarean egindako gastuak eta/edo inbertsioak barne.

  • Eskaera aurkeztu ondoren fakturatu behar dira gastu horiek, proiektua exekutatzeko ezarritako epean zehar (12 hilabete gehienez ere) eta kanpoko enpresa adituek egin behar dituzte.

  • Aholkularitza eta/edo ingeniaritza lanetarako gastua aurrekontuaren % 20 izan behar da gutxienez.
Ohiko galderak

Ohiko galderak

Enpresa bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 23.000 eurokoa da. Hardwarean eta softwarean egindako inbertsioentzako gehieneko aurrekontua % 80koa izango da eta eskarien gastuaren % 20 gutxienez aholkularitza eta/edo ingeniaritzarako izan beharko da.

Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

Ordainketa bakar batean, likidazio-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Bai. Diruz lagundu daitekeen jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa onuradun bakoitzak urtean 23.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez.

Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.

Eskatu hemen

Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Enpresa Zibersegurtasuna programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure Zibersegurtasuna-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu