Maiatzaren 22an datu-irekien lehiaketetan parte hartzeko epea zabalduko da

21 maiatza, 2018

 

Eusko Jaurlaritzak datu irekien bi lehiaketa-deialdi egin ditu open data-ren kultura eta bere datuen  berrerabilpena bultzatzeko

Azken urteotan, Open Data mugimenduak indar handia hartu du mundu luze-zabalean; izan ere, herri administrazioak euren datuak irekitzen hasi dira berriz erabiltzeko moduko euskarrietan eta erabilera-lizentzia irekien bidez. Gaur egun datu irekien zenbait atari publiko daude martxan gure erkidegoan, eta datu-multzo asko jartzen dituzte herritarren eskura.

 

Open Data Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren datu-irekien atariak, zortzi urte baino gehiagoko eskarmentua du eta 3500 datu multzo ireki eta publiko baino gehiago. Testuinguru honetan, open data kultura eta datuen berrerabilpena Euskadin sustatu nahian, maiatzaren 22an datu-irekien bi lehiaketen izen-emate epea zabalduko da:

 

Ideia lehiaketa

Lehiaketa honek bi ideia hoberenak sarituko ditu, zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izan daitekeena. Ideia horrek datu irekiak erabili beharko ditu. Ez da beharrezkoa garapen edo programazio ezaguerarik izatea eta edozeinek har dezake parte.

 

Aplikazio lehiaketa

Lehiaketa honek datu irekiak erabiltzen dituen bi proiektu hoberenak sarituko ditu: zerbitzuak, ikerketak, web-aplikazioak edo gailu mugikorrentzako aplikazioak aurkeztu ahal izango dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow