WAWATA: “Emozionatu egiten gaituena baizik ez dugu gogoratzen”

28 ekaina, 2019
wawata world maría

Wawata Leire Arostegi eta María Cubeiro Zarraonandiak partekatutako ametsa da. Ideia eta proiektu handi asko bezalaxe, kasualitatez sortu zen: “Bazkari batean berbetan genbiltzala, moda sostengarria eta diseinuarekiko interesa adierazi genion elkarri. Zer edo zer egin nahi genuen! Beraz, ideia buruan gorde beharrean, egun hartantxe jarri ginen marchan…”

 

Sostengarritasuna, Pertsonak, Emozioak… Wawataren gakoak dira!

Orohar, azkar erosten dugu, moda arin eta aldakorrean. Gustatu egiten zaigu, erakarri egiten gaitu, beste edonori gertatu bezala. Ezin dugu aldaketa sakona egin, bai ordea aldaketa hasi, beste inora mugitu. Geuk lehenengo pausua eman dugu. Eskaparatean istant bat baino gehiago iraungo duen zerbait nahi dugu, transmititzen duena eta eskaparatean geratzen dena. Emozionatu egiten gaituena baizik ez dugu gogoratzen. Jakina, ingurugiroarekiko errespetua eta ekoizleen lan-baldintza duinak betiere aintzat harturik.

 

Slow Down, Slow Food, eta orain Slow Fashion! Slow mugimendua izan eta egoteko modu bat da.

Esan dugun bezala, gauzak ikusteko modu bat da. Batzuetan zaila da “slow life” bat izatea, geure inguruan dena arineketan doa eta. Baina guk zortea dugu. Geure diseinuak presa gabe ekoizten ditugu, geure lagunengan edota metroan ikusi dugun norbaitegan, bizipenetan pentsatzen dugu… Pentsatzeko denbora ematen diogu geure buruari eta kontsumo lasaiagoa proposatzen dugu, detailez jositako eta denboraldietatik haragoko diseinuak eta estiloak.

 

Mintza zaitezte produktuaz, diseinu bakoitzaren atzetik bada gutxienez istorio bat…

Gu mikroipuinen zale amorratuak gara eta emozioen inguruko gauza orok irrikatzen gaitu. Hauxe da geure diseinuen bidez transmititu nahi duguna. Bezeroek esan ohi digute mikroipuin bakoitzarekin identifikatuta sentitzen direla, transmititu egiten dietelako, eta horixe da geure helburua: soinean daramatzaten jantziak “senti” bitzate, haien parte izan bitez!

 

Gainera, Wawatak espiritu solidario handia du!

Bai, ALBOANekin kolaboratzen dugu “Wonder Woman kamisetaren bidez, zeinaren etekina Indiako hegoaldeko ONG baten proiektu batera doazen, Sri Lankatik bertara errefuxiatuz gero, soloetan bizi diren Emakumeei ehunen formakuntza eskainiz.

 

Non aurki dezakegu Wawata?

Geure webgunean aurki gaitzakezue www.wawataworld.com estekan sartutakoan. Dendetan agertzeko mugimenduak egin ditugu, eta salmenta-puntu zenbait ditugu dagoeneko.

Merkatu eta jardunaldietan ere partehartzen dugu. Instagram-en jarrai gaitzakezue, nondik gabiltzan jakiteko!

‘Najash Showroom’-ekin lan egiten dugu, eta gure marka Hego Euskal Herria, Kantabria eta Errioxako salmenta-puntuetara eramaten du.

 

“Ez du ardura zeren geldo zoazen, eten egiten ez bazara”, Andy Warhol,… Norantz zuzentzen dira zuen ondorengo erronkak?

Gure ametsak horiak dira eta jakin dakigu bete egingo direla Dagoeneko batzuk bete egin dira; ez amestearren, lan gogorra egitearren baizik.

Denden sarea zabaltzean pentsatzen ari gara, marka gehiago ikusarazteko eta erosleek erosten jarraitzeko; beraz, honetantxe darraigu…

+info: www.wawataworld.com

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow