Ekin Breakfast Araban: Jasangarritasunez ekitea posible da

2 uztaila, 2019
emprender sostenible alava araba verde green

Ondorio horretara iritsi gara Salburuko Parkeko Atarian antolatutako Ekin Breakfast: Ekin Berdean izugarri interesgarria amaitu ondoren. Made in Araba adibide eta jardunbide egokiak ezagutzeko aukera izan dugu, ekintzailetza jasangarriaren inguruan antolatutako goiz batean. Eta hori, produkzio-eredu tradizionalaren beharrezko eraldaketak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko helburuarekin.

Ingurumen-sektorearen ahalmena

Kristina Apiñaniz Aclima Ingurumen Industrien Euskal Klusterraren zuzendari nagusiari entzuteko aukera izan dugu, ingurumen-sektorean dagoen ekonomia- eta enplegu-ahalmenari buruz eman digun hitzaldian.

Gaur egun, Klusterrak 108 bazkidetik gora dauzka. Aparteko giza taldea osatzen dute, eta ingurumen-sektorearen munduko azken joerak gure lurraldean ezartzeko lanetan dihardute. Izan ere, batzuek ingurumena “txori eta loreekin” bakarrik lotzen badute ere, argi dago zeharkako zerbait dela, energiatik fabrikazio aurreraturaino aplikatzen delako, Apiñanizek ongi nabarmendu duenez. “Garapen jasangarriari esker, enpresak efizienteagoak, erresilienteagoak, erakargarriagoak, bereizgarriagoak eta lehiakorragoak dira” ziurtatu du Aclimako zuzendariak.

Arabatik berdean ekinez

Gainera, goizean zehar aukera izan dugu jasangarritasuna beren balio nagusietako bat izatea erabaki duten Arabako zenbait enpresa ezagutzeko. Ekiteko eta aldi berean ingurumena zaintzeko jardunbide egokien adibide argiak dira.

Nuria Gisbert zuzendari nagusia eszenatokira igo da CIC Energigune-ren lana zertan datzan azaltzeko: energia modu efizienteago eta jasangarriagoan biltegiratzeko teknologia berriak ikertzen dituzte. Erreferentziazko ikerketa-zentroa da munduan, bere talde zientifikoaren jardunari esker.

Bestetik, Jon Kepa Izaguirre Kalitateko zuzendariak hitz egin digu A&B Laboratorios de Biotecnología enpresarentzat ingurumena errespetatzen duten produktu kimiko eta biologikoen linea bat izateak suposatu dituen erronken inguruan. Ecodesign metodologiarekin hasi eta produktuaren bizi-zikloaren fase guztietaraino.

Jarraian, Nerea Alonso bazkide fundatzaileak Aztes-en zereginaz hitz egin digu. Ingurumen-ingeniaritzako eta -aholkularitzako enpresa horrek tokiko enpresei laguntzen die ingurumen-soluzioak aplikatzeko, ekonomia zirkularreko proiektuak egiteko edo energia-fakturak optimizatzeko lanetan.

Azkenik, baina aurrekoen garrantzi berberarekin, José Veiga gerenteak Ecopaja-ren erronka eta mugarriak azaldu dizkigu. Eraikuntza-material natural, ekologiko eta efizienteak garatzen dihardu konpainia horrek. Moduluzko eraikuntza-sistemari esker, CO2 emisioen % 90 ere saihesten dira eraikinetan.

Adibide horiek argi eta garbi erakusten digutenez, “jasangarritasunez ekitea posible da…”

Iturria: AlavaEmprende

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow