«T Safe» proiektuak Explorer Araba programaren lehen saria lortu du

18 ekaina, 2019
explorer araba tf safe

T Safe proiektua Iván Palomino, Iker Torrecilla eta Sergio Hospital arabar gazteek egin dute eta Arabako Explorer Programaren irabazlea izan da. Ekimena CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento – Ekimenerako Nazioarteko Santander Zentroa) bultzatu du eta Espainiako, Argentinako eta Portugaleko 55 zentrotan garatzen da, besteak beste Araba Explorer Space zentroan. Lurralde honetan BIC Arabak, Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroak, koordinatzen du, SPRI taldearen laguntzaz.

BIC Arabak oinarri teknologikoko ideia berritzaileak dituzten hamabost proiektu hautatu zituen. Bost hilabetez, urtarriletik maiatzera, ekintzaileek laguntza, prestakuntza eta aholkularitza jaso dute negozio-planen eginkizunean esperientzia duten BIC Arabako eta SECOTeko teknikarien aldetik.

Explorer Arabaren lehen saria bidaia bat da Silicon Valley-ra –berrikuntza-ekosistemarik handiena munduan–, eta hurrengo azaroan izango da, Espainiako gainerako zentroetako irabazleekin batera. Esperientzia horren helburua da gazte ekintzaileak inspiratzea eta prestatzea beren startup-ak azkarrago garatzeko. Horretarako, konexioak emango zaizkie beren proiektuak nazioartekotzeko eta finantzazioa bilatzeko. Era berean, talentua eta gaitasun handiak dituzten gazteen komunitatea sortzen da, oso sinergia aberasgarriak sortzen dituena.

San Frantziskon eta inguruan garatuko den agenda horrek barne hartzen ditu masterclass-ak ospe handiko unibertsitateetan, adibidez, Singularity University edo Standford-en, bilerak inbertsiogileekin eta bisitak teknologiaren alorreko puntako enpresetara, hala nola Google, Facebook, LinkedIn edo Airnbnb-ra. Amerikako Estatu Batuetara itzultzean, proiektuak aurkeztuko dituzte egileek 2019 Explorer Programaren erakunde laguntzaileetako ordezkariz osatutako epaimahai baten aurrean. Hiru ekintzailerik onenek zuzkidura ekonomikoa jasoko dute (30.000, 20.000 eta 10.000 euro) beren proiektuak azkartzeko.

 

Arabako proposamenik onenak

T-Safe sortu da trenbideko operadoreen konpainiei zerbitzua emateko. Haren bitartez, harrapatzeak saihestuko dira, eta, bigarrenik, horiek eragindako galera ekonomikoak eta jarduera-geldialdiak ere bai. Haren sustatzaileak dira hiru laudioar gazte: Iván Palomino, Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako ikaslea UPV/EHUko Arabako campusean; Iker Torrecilla, Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako ikaslea Deustuko Unibertsitatea eta Sergio Hospital, industria-mekatronikaria.

T-Safe software/hardware-eko tresna da, Deep Learning-ean oinarritutakoa, barne-prozesaketa eta kontrol-zentrora egokitutako protokoloak dituena. Zerbitzuak aukera ematen du trenbideko lineetan segurtasun-arazo bati konponbidea emateko. Arazo hori, zehazki, pertsonak trenbidera erortzearen edo norbait beharrik gabe jaistearen ondoriozkoak dira. Zerbitzua EBren estrategiekin bat egiten du, gizartearen eremuan herritarrentzako Europa ziurragoa lortzearekin lotuta.

«Gure produktuak modu unibokoan identifikatzen du geltokia edo trenbidera beharrik gabe jaitsi den edo nahi gabe erori den pertsona bat dagoen tokia, eta konboiari alerta- edo gelditzeko-seinalea igortzen dio, soilik geltoki edo toki horretatik igaroko diren unitateei», diote sustatzaileek. Proiektua Disruptive Technology Explorer Award saria jasotzeko hautagaia izango da ere bai. Sari hori Indrak bultzatzen du, 3.000 eurokoa da, eta Indraventures-en laguntza- eta aholkularitza-programa bat barne hartzen du.

Arabako Explorer Zentroak beste bi ekimen hautatu ditu, irabazlearekin batera sari osagarri bat jasoko dutenak. Sari hori izango da sei hilez doako gune bat erabilgarri izatea BIC Araban, bai eta proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua jasotzea ere.

Hala, bigarren tokian geratu da Juan Rodríguez Medinaren Top Blood proiektua, istripu kardiobaskularra izateko arriskuaz alertatzen duen tresna bat. Hirugarren postuan Mario Alonso Alien Moto proiektua geratu da. Proiektu hori motor-arropako marka espezializatu batena oinarritzen da, zenbait sektoreko, hala nola aeroespazialeko edo militarreko azken belaunaldiko ehunak erabiltzen dituena.

EY Fundazioak sustatutako Woman Explorer sari nazionalerako –20.000 €-koa–, Olaia Gómez hautatu dute, Data Value Management proiektuarekin: prozesuak optimizatzean eta enpresa-kudeaketan espezializatutako enpresa bat, datuen analisiko teknika aurreratuenak erabiliz, aholkularitza pertsonalizatu eta jarraituarekin batera.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow