Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 1 urria, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Alberto Gómez, GRABIT: “Erosketa autonomoa errazten duten irtenbideek, nabarmen areagotuko dituzte salmentak”

Ekimena hau, ‘BerriUp’ azelerazio programaren 11. deialdian aukeratutako hiruretako bat da
Alberto Gómez GRABIT

Txikizkako merkataritzari ikusmen artifizialean oinarritutako eta sektoreko prozesuak optimizatzeko irtenbide teknologikoak eskaintzen dituen ‘startup’ bilbotarra da, Grabit. Ekimena hau, ‘BerriUp’ azelerazio programaren 11. deialdian aukeratutako hiruretako bat da; aholkularitza, tutoretza, baliabide ekonomikoak eta materialak jasoko ditu, besteak beste, bere enpresa proiektua garatzeko.


Alberto,
adimen artifizial eraginkor batek bultzatutako makina saltzaile autonomoak?

Grabitek soluzio teknologikoak garatzen ditu txikizkako merkataritzarako; besteak beste, ikusmen artifizialeko softwarea eskaintzen du, stock-a denbora errealean eta kostu txikiarekin kudeatzeko aukera ematen duena. Software honek, hainbat erabilera-kasutara egokitu daiteke, lehenengo implementazioa ‘armairu adimendu’ bat da, vending-makina batek baino zerbitzu optimizatuago bat eskaintzeko aukera ematen diguna, alegia. Funtzionamendua OSO SINPLEA da: bezeroak atea irekitzen du, erosi beharreko produktuak zuzenean hartzen ditu eta, atea ixten duenean, automatikoki kobratzen zaizkio!

 

“Hozkailu adimendun” bat asmatu duzue. Zer abantaila ematen die gailu honek, bai merkataritzari bai kontsumitzaileari?

Vending-makina arrunt batekin alderatuz gero, vending-enpresak salmenta-katalogoa handitu dezake, entsaladak edo plater prestatuak barne. Halaber, erabiltzailearen portaera hobeto ezagutzeko aukera ematen du.

Erosketa produktu gehiago izateaz gain, kontsumitzaileari erabiltzaile-esperientzia arinago bat eskaintzen dio, produktuak erosi aurretik aztertzeko aukera emanez.

 

Erosketa autonomoaren aldeko apostu egiten duzue Grabitekin. Zer beste onura eskaintzen ditu, vending-makina tradizionalekin alderatzen badugu?

Txikizkako merkataritzaren barruan, gero eta joera nabarmenago bat dago erosketa autonoma erraztuko duten irtenbideak eskaintzeko, izan ere, hauek salmentek nabarmen areagotzen ari direla frogatzen ari delako. Adibiderik argiena ‘autozerbitzuko terminalak’ dira. Asko zabaldu dira janari lasterreko lokaletan (adibidez, McDonalds), salmenten batez besteko %25eko igoera lortzen ari direnak.

Gainera, kostuak murrizteko edo baliabideak balio erantsi handiagoko zereginetan erabiltzeko aukera ematen du; beraz, abantailak, oro har, oso erakargarriak dira.

 

Eta, zuen gailuen bidez, inbentarioen kontrola osatzeko aukera ere eskaintzen duzue. Zer beste prestazio ematen diezue zuen bezeroei?

Gure softwareak, modularra denez, ikusmen artifizialeko teknologia ezik, hodeian oinarritutako plataforma osoa ere eskaintzeko aukera ematen digu, eta, kasu bakoitzean, bezeroen kudeaketa, kobrantza, ekipoen kontrola eta erabiltzailearen portaeraren adimen artifizialean oinarritutako analisiak barne har ditzakeena.

 

Zuen bezero-zorroa beste sektore batzuetara zabaltzeko asmoa ere baduzue.

Bai, halaxe da. Irtenbide malgua eta kostu txikikoa izateak beste erabilera-kasu batzuetara egokitzeko aukera ematen digu, hala nola: dendetan lapurreta atzematea, armairu farmazeutikoetan edo NBEetan inbentarioa kontrolatzea, baita biltegien barruko picking-prozesuan laguntzea ere…

 

Zer ekarpen egiten die adimen artifizialak enpresei eskaintzen dizkiezuen digitalizazio-prozesuei?

Stocka adimen artifizialaren bidez kontrolatzeko prozesuen digitalizaioak, stocken egoera denbora errealean ezagutzeko aukera ematen die gure bezeroei, produktuen kokapena eta salmenta erabat erraztuz. Horrez gain, erabiltzaileen portaera-ereduak ezagutzen laguntzen du, barne-prozesuak beren beharrak asetzeko egokituz.

 

BerriUpak bultzatutako azelerazio programaren 11. deialdiko hiru startup irabazleetako bat izateko aukeratuak izan zarete. Zer esan nahi du zuen proiektuarentzat laguntza hori izateak?

Lehenik eta behin, harro egoteko modukoa da eta berrespen bat da gure proiektuarentzat, deialdi honetara aurkeztu ziren 94 startup-en artean aukeratuk izatea. Eta BerriUpeko mentore-sare osoaren laguntza izatea, zalantzarik gabe, faktore bereizlea da, eta ahalik eta gehien aprobetxatzea espero dugu.

 

Info. gehiago: www.grabit.ai

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak