Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Marzo, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Horrela sortzen, erakartzen eta atxikitzen dute talentua Arabako startupek

Ekintzailetzaren astea, horrela laburbil daiteke Europako Batzordeak beste urte batez sustatu duen #SEW19. 250 hiri eta 500 ekitaldi baino gehiago, ekintzaileek eskainitakoak eta ekintzaileentzat pentsatutakoak.
sew19 bic araba

Ekintzailetzaren astea, horrela laburbil daiteke Europako Batzordeak beste urte batez sustatu duen #SEW19. 250 hiri eta 500 ekitaldi baino gehiago, ekintzaileek eskainitakoak eta ekintzaileentzat pentsatutakoak. Araba Ekinean ekimenean ez dugu atzean geratu nahi izan eta gure ekarpen txikia egin dugu talentu ekintzaileari eta talentu ekintzailearentzat eskainitako ekitaldi batekin.

Jardunaldian, bertaratu zirenek lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten Made in Araba esperientziak talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko orduan. Balio diferentzial nagusia Startup arrakastatsu bat sortzeko garaian.

Hasi bezain laster lehen eskutik ezagutu ahal izan genuen ON4Y enpresak lan-baldintza onenak sortzen saiatzeko eta enpresako albait langile gehien inplikatzeko erabiltzen duen filosofia. “Gure zeregina enpresa errentagarri bat sortzea da, bertan lan egitea gustagarria izateko moduan”, adierazi zuen Ángel Villak. “Eskaini ditzakegun soldatarik onenak ditugu; ordutegi malguak, guretzat pentsatutako bulego bat, urrunetik lan egiteko aukera eskaintzen dugu, gardentasuna, prestakuntza… Guztia enpresan dugun talentua zaindu eta kanpoan dagoena erakartzeko.

Villaren aurkezpenaren ondoren, beste hainbat parte-hartzaileren txanda izan zen, hala nola Yoana Arambalza (Back to Araba), Asier Urzelai (CIC Energigune), Arantza Beitia (EHU/UPV), Jon Beltrán de Heredia (F2P Campus) eta Mikel Serrano (Invest in the Basque Country), eta guztiek ere beren estrategiak eta esperientziak partekatu zituzten talentua erakartzeko garaian.

Egiten dugun horretan oso onak izatearen ondorioz jendeak gurekin lan egitera etorri nahi du”, adierazi zuen Asier Urzelaik. Bestalde, F2P Campus ekitaldiaren esperientzia arrakastatsua partekatu zuen Jon Beltrán de Herediak: “Campus azeleratzaile bat muntatu genuen, non hiru hilabetean industriaren aditu handienek mundu osoko hiru lantalde mentorizatu zituzten. Bideojokoen garapenaren munduko hiriburua bihurtu zen Gasteiz.

Azkenik, baina ez garrantziari dagokionez beste guztien atzetik, Víctor Mayoral (Acutronic), Gorka Puente (Comalatech), Eneritz Zubizarreta (Globe Testing), Manu Muñoz (I+med) eta Mikel Díaz de Arcaya (Jakincode) eszenatokira igo ziren talentua atxikitzeko moduei buruz gogoeta egiteko.

Díaz de Arcayak argi utzi zuenez, “talentua atxikitzea ez da diru-kontua soilik. Behin nahikoa irabazten duzunean, beste faktore batzuk hasten dira garrantzitsu bihurtzen”. Gainera, Gorka Puentek adierazi zuenez, “zure enpresako talentua atxikitzeko modu bakarra dirua bada, zertxobait gehiago ordaintzen dion inor iristearekin soilik, langilea joan egingo da”. Egia esan, Eneritz Zubizarretak adierazi zuen bezala, “talentua atxikitzea Enrique Iglesiasen abestia bezala da neurri batean; si tu me das yo también te doy”.

Gainera, hainbat erakundek –hala nola Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, SPRIk eta Europar Batasunak– pertsona ekintzaileen eskueran jartzeko dituzten baliabide eta laguntzak ezagutzeko aukera izan genuen ekitaldian. Araba Ekienean ekimenean antolatu ditugun ekintzailetzarekin lotutako ekitaldiez betetako egutegia gogoratzeko denbora ere izan genuen.

Eskerrik asko Arabako Foru Aldundiari, Gasteizko Udalari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari ekintzailetzari ematen dioten babes ezin baliotsuagoarengatik, eta SEW Vitoria-Gasteiz 2019: Startups & Talent bezalako ekitaldiak posible egiteagatik.

+info: www.AlavaEmprende.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak