Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 apirila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Fintech eta insurtech erronkak konpontzeko nazioarteko lehen hackathona burutuko da Bilbon

BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dute, Dominion partner teknologiko gisa hartuta.
bme bilbao

Apirilaren 23an, 24an eta 25ean “Hack & Disrupt!” ekitaldia egingo da Bilbon. Fintech eta insurtech arloan zentratutako lehen hackathona da, eta finantza jasangarrien esparrura bideratuta dago bereziki. BME eta BBF Fintechek antolatzen dute. Izen-ematea.

Hitzordu honen helburua pertsona ekintzaileak eta enpresak konektatzea da, finantzak eta aseguruak berriz irudikatzeko digitalizazioaren bidez. Horretarako, parte-hartzaileek Kutxabank Seguros, Kutxabank, Lagun aro, Laboral Kutxa eta Renta4k proposatutako benetako 5 erronkari aurre egin beharko diete elkarlanean.

Nazioarteko ekitaldia hibridoa izango da. Aurrez aurreko zatia Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da; birtuala, berriz, plataforma teknologiko baten bidez. Plataforma horretatik jarraitu ahal izango dira, streaming bidez, irekiera eta itxiera, baita aurkezpenak ere.

Talde irabazleek lau sari eskuratu ahal izango dituzte: Suitzarako bidaia, fintech eta insutech ekosistema eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea; eta azken elkarrizketarako zuzeneko sarbidea, F10 azeleragailu suitzarraren inkubazio-programan parte hartzeko.

BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dute, Dominion partner teknologiko gisa hartuta.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak