Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Startupei inbertsio-txandetan gaikuntza ematea, Beazen zerbitzu berria

Beazek abian jarri du startupei inbertsio-txandetan gaikuntza emateko zerbitzu berria, startupek eskura dituzten finantza-baliabideak ezagutzea errazteko.
BEAZ keiretsu financiación

Baliabide ekonomikoak bilatzea da enpresa sortu berrien kezka nagusietako bat. Hala da sortu aurreko unetik, eta halaxe izango da hazkunde osoan zehar….

Ekintzaileei alderdi kritiko horretan laguntzeko, Beazek zerbitzu bat abiarazi du hurrengo helburuak lortzeko:

  • Bizkaiko startupen hazkundea eta iraunkortasuna bermatzea.
  • Finantzaketaren bilaketan arrakasta izateko tresnak ematea.
  • Agente inbertitzaileei sarbidea erraztea eta haien aurrean ikusgarritasuna ematea

Lehen ekintza gisa, Beazek “Finantzaketa-txanda: prest al dago nire startupa?” gida aurkezten du, eta izena emateko zabalik dagoen prestakuntza-programa proposatzen du. Gehienez 20 enpresarentzat.

Izen-ematea irailaren 29ra arte.

 

Beaz Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da eta haren helburua enpresei eta ekintzaileei proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko egiten dituzten ahaleginetan laguntzea da.

Zerbitzua hazkunde-erronkak dituzten startup berritzaileentzat pentsatuta dago, eta hurrengoak proposatzen dizkie:

“Finantzaketa-txanda: prest al dago nire startupa?” gida

Argitalpen honetan startup batek bere bizi-ziklo osoan, ideia bat denetik hazkunde-fasera arte, erabil ditzakeen finantzaketa-tresna publiko eta pribatu nagusiak aurkezten dira laburki. Gidan finantzaketa-txanda bati aurre egiteko jarraitu beharreko urratsak ere azaltzen dira eta gomendio orokorrak eta jardunbide egokien dekalogo bat proposatzen dira.
Gida jeitsi 

Trebakuntza

Ekintzaileei zuzendutako ikastaroa, beren startupak arrakastaz finantzatzeko funtsezko alderdiei buruzko prestakuntza emateko asmoz. Beazek eta Keiretsu Forumek antolatuta, lau orduko 5 lantegi izango dira eta, besteak beste, hurrengo gaiak jorratuko dira: Estatuko inbertsio-ekosistema, proiektu baten aurretiazko baliozkotzea, edo finantzaketa-prozesu batek dakartzan urratsak, epeak eta dokumentuak.
Izena emateko formulariora joan 

Inbertsio-foroa

Topaketa honetan -presentziala eta online- aurretiaz Beazek eta Keiretsuk hautatutako startupek beren proposamenak aurkeztuko dituzte inbertitzaile, Family Office, business angels eta Euskadin eta estatuan jarduten duten kapital funts publiko eta pribatuen aurrean. Hautatutako taldeek bi lantegi espezializatutan parte hartu ahalko dute eta, inbertsio pribatuaz, inbertitzaileekiko negoziazioez eta ia ezer fakturatzen ez duten enpresak baloratzeko erabilitako metodoez ezagutza orokorrak jasotzeaz gain, proiektu bakoitza baloritzatzeko saio pertsonalizatuak ere egongo dira.

Lotutako albisteak

Gamescom 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
GAME.EUS azeleragailuko taldeek Europako gaming ekitaldirik handienera aktiboki joateko aukera izan zuten.
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 19 iraila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 iraila, 2024 Ekintzailetza
Innitius enpresak Adimen Artifizialaren bidez emakume haurdunen eta jaioberrien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea lortu du
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak