Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 uztaila, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

BIME PRO startUP competitionen deialdia zabalik da: musikaren hurrengo iraultzaren bila

BIME PRO Start Up! Berrikuntza eta ekintzailetzarako gunea izateaz gain, industria sortzaileen startupak bultzatzeko topagune garrantzitsua da, eta seigarren edizioa ospatuko du urriaren 31n.
bime startup

BIME PRO Start Up! Berrikuntza eta ekintzailetzarako gunea izateaz gain, industria sortzaileen startupak bultzatzeko topagune garrantzitsua da, eta seigarren edizioa ospatuko du urriaren 31n.

Deialdi berri hau ekainaren 11tik urriaren 12ra bitartean egongo da zabalik. Nazioarteko lehiaketak musikarekin harreman zuzena nahiz zeharkakoa duen etorkizun gehien duen proiekturik berritzaileena hautatu eta lagundu nahi du, startup irabazlea South Summit Mexiko, Kolonbia eta Madrilerako Trade Mission baten bidez sarituz.

Jasotako proposamen guztietatik 16 Startup Villageren parte izango dira, hauen aurretiaz aukeratutako proiektuen funtzionaltasuna eta zerbitzuak erakusteko. Honela, negozio-aukera berriak sortzeko kidetasunak sortu ahal izango dituzte bertaratutako beste zenbait ekintzaile eta inbertsorerekin. Honekin batera, proiektu finalista guztiek nazioarteko lehiaketak eskaintzen dituen networking eta lanabesak baliatu ahal izango dituzte.

Hasierako fasea amaituz gero, 8 startup iritsiko dira finalera. Bertan, 6 minutuko pitch batean euren proiektuak aurkeztu behar izango dituzte 80 bat inbertsore eta sektoreko izen handiko profesionalek osatutako epaimahai baten aurrean.

Behinik behin, industria sortzaile eta digitaletan aditu diren 42 inbertsio-fondo izango dira 2019ko startup lehiaketan (Viriditas Ventures, Sabadell BStartup, Wayra u Orkestra, besteak beste). Hala, euren burua ezagutarazi eta ibilbidean aurrera pausua eman nahi duten proiektuek aukera ezin hobea izango dute euren helburuak betetzeko.

NOLA PARTEHARTU ETA SARIA

Proiektu irabazleak South Summit Mexiko, Kolonbia eta Madrilerako Trade Mission bat jasoko du saritzat, eta antolakuntza arduratuko da bidaiaren eta pertsona batentzako ostatuaren ordainketaz. Era berean, networkingeko aukera berriez ere arduratuko da, hauen artean zenbait inbertsorerekin egingo diren biltzarren agendaz.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak