Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 otsaila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Ekintzaileentzat Enpresa Kudeaketa ikastaro berri bat eskainiko da Izarra Centren

Behin ikastaroa amaituta, parte hartzen duten pertsonek Bizkaiko Foru Aldundiak eskuragarri jarriko dituen 5.000 eurorainoko diru-laguntzak lortzeko aukera izango dute.
izarra centre Ermua Bizkaia

Ermuko Udalak Enpresa Kudeaketa ikastaroaren edizio berri bat antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen honekin, Udaleko Garapen Ekonomiko Alorrak jarduera ekonomiko berriak abiaraztea indartu eta bultzatu nahi du.

Formakuntza egitasmo honen helburua ekintzaileei enpresa plana eratzeko eta ekonomia eta finantza ikerketa garatzeko behar dituzten oinarrizko ezagutzak eskaintzea da. Era berean, parte-hartzaileek banakako nahiz taldeko aholkularitza saioak jasoko dituzte.

30 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Izarra Centre eraikineko laugarren solairuko D aretoan eskainiko da, otsailaren 22tik martxoaren 3ra bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Aurreko urteetan bezala, kooperatibak bultzatzeko Elkar-lan Elkarteak eta Izarra Centren kokatutako hainbat enpresak parte hartuko dute formakuntzan, ikasleekin sustatzaile eta ekintzaile moduan duten esperientzia partekatzeko.

Behin ikastaroa amaituta, parte hartzen duten pertsonek Bizkaiko Foru Aldundiak eskuragarri jarriko dituen 5.000 eurorainoko diru-laguntzak lortzeko aukera izango dute, Langabezian edota baztertzeko arriskuan dauden pertsonek enpresak sortzea eta autoenplegua sustatzea programaren barnean.

Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzak lehiakortasunaren eta erakundeak ezartzen dituen parametroen arabera eskuratzen dira.

Izen-emateak otsailaren 12ra arte

Formakuntza ikastaroan parte hartu nahi duten pertsonak Bizkaiko edozein herritan erroldatuta egon beharko dira, eta autonomo gisa alta eman aurretik, langabezian.

Izen-emateak otsailaren 12a baino lehen egin beharko dira pe@udalermua.net helbide elektronikora idatziz. Plazak eskaerak iristen diren ordena berean esleituko dira.

Izarra Centreko instalazioak

Zearkale kaleko 36. zenbakian kokatzen den Izarra Centre eraikinak ekintzaileentzako beharrezko azpiegiturak ditu: bulegoak, bilera-gelak, atseden-guneak, etab. Gainera, ekimenaren egoerara egokitzen diren hainbat zerbitzu jartzen ditu haien eskura, hala nola hasierako laguntza, prestakuntza, mentoringa edo networkinga egiteko aukera. Ekosistema oso bat, ekintzailetza, enpresaren hazkundea eta finkapena bultzatzea helburu duena.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak