Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 uztaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Connect Innovation Bai proiektua 2019ko RegioStars Europako sarien finalista

Proiektua Pirinioetako Lan Komunitateak bultzatu du; bertan dago Euskadi.
connect bai bidasoa activa

Connect Innovation Bai ekintzailetza berritzaileari eta sortzaileari buruzko proiektua, Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A. (Bidasoa Activa) agentzia buru dela, RegioStars 2019 Europako sarien lau proiektu finalistetako bat da, epaimahaiaren sariaren “Eraldaketa digitala sustatzen” kategorian; Europako Batzordeak antolatzen ditu.

Kategoria horretan jarduera, prozesu, eskumen eta negozio- eta gobernu-ereduetan eraldaketa digitala sustatzen duten ekimenek parte hartzen dute. Proiektua Pirinioetako Lan Komunitateak bultzatu du; bertan dago Euskadi.

Aurtengo ediziora, guztira, Europako 199 proiektu aurkeztu dira; horietatik, lau POCTEFA 2014-2020 programakoak dira. Haren helburua da agente sozioekonomiko frantziarrek, espainiarrek eta mugaz haraindiko gunean dauden andorratarrek eginiko lankidetza-proiektuak sustatu eta kofinantzatzea.

Connect Innovation Bairen helburua da proiektuaren lurraldeko enpresek 4. industria-iraultzarekin bat egitea, ekintzailetza berritzailearen kultura sortzeko, non biztanleak, gainera, prozesuaren partaide baitira.

La Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A. proiektu finalista horren sustatzaile nagusia da, bai eta hautagaitza prestatzeko eta aurkezteko arduraduna ere.  Beste bazkideak honako hauek dira: Communauté d’Agglomération Pays Basque, Irungo Udala, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien elkartea, ESTIA ECOLE INGENIEURS eta MU ENPRESAGINTZA S.COOP.

Epaimahaiaz gainera, proiektua publikoak bozka dezake, honako esteka honen bidez:  https://bit.ly/2Jo5Fy0

Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak