Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2022 Nazioartekotzea Europa

Tapia: “Egungo egoera ekonomikoak proiektu eraldatzaileei ekiteko aukera eskaintzen du, eta Euskadik horretan jarraituko du, nahiz eta orain arte Europako funtsak tantaka iristen ari diren”

"Euskadin, proiektu horiek modu publiko-pribatuan bultzatu ditugu, eta horrela egiten jarraituko dugu"
Arantxa Tapia sailburua, elkarrizketan.
  •  Euskal enpresa lanean ari da Eusko Jaurlaritzak eskura jartzen dizkion baliabideekin, eraldaketa horren katalizatzaile gisa jardunez.

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Radio Euskadiko galderei erantzun die gaur goizean, honako gai hauek nabarmenduz:

Finantzen Euskal Kontseiluak egiaztatutako diru-bilketak euskal ekonomia eraldatzeko lehentasunezko proiektuei behin betiko bultzada ematea ahalbidetuko sdu.

Egungo egoera ekonomikoak proiektu eraldatzaileei ekiteko aukera eskaintzen du. Euskadin, proiektu horiek modu publiko-pribatuan bultzatu ditugu, eta horrela egiten jarraituko dugu. Hala ere, Europako funtsak oso mantxo ari dira iristen. Ekonomia zirkularrerako, Moves planerako edo digitalizaziorako baliabideak iritsi dira, baina baliabide handiek oraindik ez dute ez definiziorik, ez programa artikulaturik, eta produkzio-sarea hori guztia eskatzen ari da.

Espero dugu 2022a izango dela funts horiek iristeko urtea eta lagungarri izatea enpresa eraldatzaileek aurrera egiteko. Gure BPGren ehunekoari erreparatzen badiogu, edo Kupoari berari, ez dira iristen ari dagozkigun baliabideak. Baina baikorra izan nahi dut, eta pentsatu balantza hori orekatuko duten funtsak iritsiko direla, gaur arte jasotzea dagokigunaren oso azpitik baikaude.

Basque Industry 4.0 ekimena katalizatzaile gisa ari da lanean, Eusko Jaurlaritzak urtero, 2022an, 500 milioi euro baino gehiago ematen dituen ETEentzako laguntza-programa batekin, eta enpresen aldetik erantzun ezinhobea du.

Energia: Eusko Jaurlaritzak eredua bera eta tarifa elektrikoa aldatzea proposatu dio Estatuari, epe luze eta egonkorrago baten bila. Gainera, Europako zati komun batek tarifa murriztera eraman behar gaitu lehiakortasuna hobetzeko. Zeregin handia dugu, gai izan behar dugulako hornidura eta prezio egonkorrak dituen mix energetiko bat lortze; eta berriztagarrietan lan egin behar dugu instalazio handi zein txikiekin, eta hidrogenoari aukera bat eman. Bizkortu egin behar da deskarbonizazio-prozesua, bai, baina ondo planifikatuz, helburura modu egokian iristeko ibilbide-orri bat ezarriz.

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Irakurri gehiago
Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak