Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 maiatza, 2019 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Bilbon bildu da Japoniako Toyama hiriko –munduko bost hiri aurreratuenetako bateko– ordezkaritza batekin

Japoniako 26 ordezkariren bisitaldiaren helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Bilboren esperientzia  hiri-birsorkuntzaren esparruan eta mundu osoan famatutako Smart city bezala 

 

Japoniako 26 ordezkariren bisitaldiaren helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Bilboren esperientzia  hiri-birsorkuntzaren esparruan eta mundu osoan famatutako Smart city bezala

 

Japoniako Toyama hiriko –munduko bost hiri aurreratuenetako bat, OECDren Hiri Konpaktua txostenaren arabera– ordezkaritza bat Bilbon izan da ostegun honetan, lehen eskutik ezagutzeko Bilboren esperientzia hiri-birsorkuntzaren esparruan eta mundu osoan famatutako Smart city bezala. SPRI Taldean integratuta dagoen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak antolatutako bisita horretan parte hartu dute Toyamako alkateak eta hainbat sektoretako enpresarien eta unibertsitate esparruaren ordezkaritza zabal batek.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak iragan urrian Japoniara egin zuen bisitaldiaren ondorioz etorri da Euskadira 26 lagunez osatutako ordezkaritza japoniar hori.

 

Hiri-bisorkuntzaren gaia sakonago lantzeko, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lan-programa bat prestatu du, zeinaren baitan bilerak programatu diren Bilboko Udalarekin eta Udalaren nahiz udal sozietate publikoen informazio-teknologien zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Bilbaotik udal sozietate publikoarekin, kudeaketa hobetzeko proiektuak ezagutzeko.

 

Bestalde, Japoniako ordezkaritzak Basquegame LAB, Gaia klusterra eta Innovation Lab Bilbao bisitatu ditu, eta Bilboren eraldaketa-prozesuari buruzko azalpen bat entzun du Nerbioi ibaian itsasontziz eginiko osteratxo batean.

 

Tomaya hiria, munduko bost hiri aurreratuenetako bat bezala izendatua izateaz gain, “Environmental Model City” eta “Environmental City for Future” izendatu zuen Japoniako gobernuak. Era berean, NBEk “Energy Efficient Cities” aipamena eman zion (Japoniako hiri bakarra aipamen hori jaso duena), eta Estatuko nahiz nazioarteko aitorpena jaso du bere hiri-garapeneko plan aurreratuagatik. 2017ko azaroan, Toyamak Bartzelonako SCEWC (Smart City Expo & World Congress) kongresuan parte hartu zuen eta bere esperientziak ezagutarazi zituen.

 

Toyama hiriak hainbat arazo buruzkatu behar izan ditu, esaterako hiritarren zahartzea,  biztanleriaren murrizketa, motorrezko ibilgailuekiko mendekotasuna eta hiriguneko biztanle kopuruaren jaitsiera, eta bere “Hiri Konpaktuko Kontzeptua” plana garatu zuen. Kontzeptu horri jarraiki, Toyamak berritu egin zuen bere trenbide-sistema arina (LRT ingelesez) eta proiektuak egin zituen biztanleak eta hiriko zerbitzuak trenbide-lineen ondoan kontzentratzeko. Bere asmoa da auto gabe errazago bizitzeko moduko hiri bihurtzea.

 

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Irakurri gehiago
Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak