Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 apirila, 2022 Nazioartekotzea

Jardunaldi baten bidez, euskal enpresek Horizon Europa programa ezagutu ahalko dute

Donostian egingo da, apirilaren 29an, eta Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Innobasquek eta EEN Basque Partzuergoak antolatu dute, enpresen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.

Datorren apirilaren 29an, ostirala, euskal enpresek Horizon Europa Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Programa berria ezagutzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak, Innobasquek eta EEN Basque Partzuergoak (Enterprise Europe Network) antolatutako jardunaldi bat izango da. Ekitaldiaren helburua programa honetan euskal konpainien parte-hartzea sustatzea da.

Bertan, ZTBESko enpresek eta eragileek Horizon Europan duten parte-hartzea sustatzeko ezarritako neurrien berri emango dute. Jadanik urte bateko ibilbidea du honek, eta Horizon 2020 programan lortutako emaitzen balantzea ere egingo da.

Hitzordua 9:30etan izango da Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko Auditorioan, Donostian, eta enpresei, klusterren antolakunde dinamizatzaileei, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei, I+G+b arloan eta Europako I+G+b Programan espezializatutako aholkularitza-enpresei zuzenduta dago.

Jardunaldiak helburu anitz ditu: I+G+bren nazioartekotzeak Euskadin duen ekarpenari eta eraginari balioa ematea; Horizon Europak euskal enpresentzat dituen aukerak aurkeztea; Horizon 2020n lortutako emaitza onen berri ematea eskualdearen parte-hartzeari buruzko txostenarekin; ‘Enpresek Horizon Europan parte har dezaten laguntzeko estrategia’ aurkeztea, ZTBP 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan; eta I+G+b nazioartekotzea sustatzeko neurriei buruzko informazioa ematea, EEN Basque (Enterprise Europe Network) hitzarmen berria aurkeztuta.

Ekitaldiari hasiera eman ondoren, eztabaida-mahai baten bidez Horizon 2020 programaren emaitzak aztertuko ditu, hurrengo partehartzaileekin: Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasqueko, zuzendari nagusia; Cristina Ortega, AVSko espaxio zuzendaria; Patxi Samaniego, Etxe-tarreko Berrikuntza zuzendaria; eta Gorka Litago, Walter Pack enpresako I+G saileko teknikaria.

Hitzaldi nagusia Carlos Morais Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteriaren Europako Komisariako kabineteko kideak eta Mariya Gabriel Europako Batzordeko ordezkariak emango dute. Bertan, Horizon Europaren programaren joera eta eraldaketa globalak eta planteatutako erronkei egindako ekarpenak aztertuko dira.

Horizon Europaren aukerei buruzko mahai-inguru batek, Aitor Urcelai SPRI Taldeko zuzendariak moderatuta, hainbat gai interesgarri jorratuko ditu: nola lagun diezaiekeen Horizon Europak enpresei, deialdi interesgarriak, enpresek programan parte hartzen laguntzeko estrategia eta Enterprise Europe Network, ETEen I+G+Bko jarduera nazioartekotzeko tresna.

Estíbaliz Hernáez Laviña Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen hitzaldiarekin amaituko da jardunaldia. Hemen ikus dezakezu programa osoa eta izena eman.

Lotutako albisteak

16 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
MLAKOOP berritu egin da mundu mailako enpresa nabarmenekin itzulpen globalen paisaia eraldatzeko
Irakurri gehiago
SELECT USA SPRI BT&I 14 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
SelectUSA Investment Summit-ek Estatu Batuetako merkatuan ezartzeko gakoak eskainiko dizkie euskal enpresei
Irakurri gehiago
B-Women 13 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen parte-hartzea sustatzen du
Irakurri gehiago
MOU CORFO CHILE 13 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Txilek enpresen arteko lankidetza indartu dute Ulermen Memorandum berria sinatuz
Irakurri gehiago
Cuba 11 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Kubak lankidetza komertziala estutu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak