Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 otsaila, 2020 Nazioartekotzea AEBak BasqueTrade & Investment Ipar Amerika

Eusko Jaurlaritzaren BEINT beken onuradun izan diren eta gaur egun Washingtonen lanean diharduten euskal profesionalen topaketa

Bileran orobat parte hartu zuten BEINT 2020 programarekin Washingtonera iritsi diren bekadunek

Bileran orobat parte hartu zuten BEINT 2020 programarekin Washingtonera iritsi diren bekadunek

Eusko Jaurlaritzaren BEINT programako bekadun izandako hainbat euskal gazte profesional Washingtonen elkartu ziren joan den urtarrilaren 30ean. Gazte horiek lanean ari dira egoitza Estatu Batuetako hiriburuan duten nazioarteko finantza-erakundeetan, hala nola, Munduko Bankuan, Nazioarteko Finantza Korporazioan eta Garapenerako Amerika arteko Bankuan. Finantza-erakunde horiek hainbat herrialdez osatutako organismoak dira eta finantzaketa nahiz aholkularitza teknikoa ematen dute garapena sustatzeko eta pobrezia desagerrarazteko.

 

Topaketan orobat parte hartu zuten BEINT 2020 programaren barruan Washingtonera iritsi diren bekadun berriek. Hala, hobeto ezagutu zuten zer egiten duten horrelako organismoek, eta aholkuak partekatu zituzten bekaren hirugarren fasea prestatzeko eta, agian, antzeko lanpostu bat lortzeko.

 

30 urtetik beherako ehun gazte inguru aurkezten dira urtero BEINT beketako bat lortzeko deialdira. SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eskaintzen du tresna hori, zeinaren helburua baita nazioartekotze arloko talentu berriak prestatzea euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzun diezaieten. Beka hauek aukera paregabea dira goi-mailako unibertsitate titulazioa duten gazteek prestakuntza jaso dezaten nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruz. Programa honen barruan, bekadunek erreferentziazko titulu propio bat eskuratzen dute, prestakuntza praktikoa jasotzen dute eta 8 hilabeteko egonaldia egiten dute mundu osoan zehar kokatutako euskal enpresetan.

 

34 urteko ibilbidea egin ondoren, talentu berriak nazioartekotzeko tresna honek ia % 100eko enplegagarritasun indizeak dauzka.

 

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Irakurri gehiago
Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak