Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 uztaila, 2021 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Basque Trade & Investment agentziak “Shanghai International Automobile Industry Exhibition 2021” azoka hurbildu du euskal enpresarengana

BT&Ik txosten bat egin du azokan stand bat jarri zuten “TIER1” multzoko enpresa garrantzitsuenen gaineko informazioarekin
China Automoción Feria

Mugikortasun-murrizketen ondorioz, sektore honetan interesa duten euskal enpresa gehienek ezin izan zuten joan “Shanghai International Automobile Industry Exhibition 2021” ekitaldira, Txinan egiten den automozio sektoreko azoka garrantzitsuenera.

Horregatik, SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat egin du azokan stand bat jarri zuten “TIER1” multzoko enpresa garrantzitsuenen (47 guztira) gaineko informazioarekin, zeintzuen artean baitaude Bosch, ZF, Valeo eta Denso, besteak beste.

Shangaiko bere bulegoaren laguntzarekin eta “Marklines” atariak emandako materialarekin, Basque Trade & Investment agentziak dokumentu bat prestatu du, non bildu baititu azokan ikusgai izan diren produktuen argazkiak eta konpainia parte-hartzaileei buruzko datuak. Ekimen horren helburua da azokan parte hartzerik izan ez zuten enpresa guztiek eskura izan dezatela azokan aurkeztutako produktuen eta sektoreko nobedade ugarien gaineko informazioa.

Txosten hori interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura dago helbide elektroniko honetan eskatuta:  mzarraonaindia@basquetrade.eus

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Irakurri gehiago
Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak