Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 abendua, 2020 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

81 euskal enpresak euren nazioarteko zabalkundea aztertu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin

Agentziako bulegoek lehen eskuko informazioa ematen dute Covid-19aren erronka globalaren aurrean merkatuak ematen ari diren erantzunari buruz
Una de las reuniones celebradas hace un año con una empresa vasca.

 

Guztira 81 euskal enpresa batu dira SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) hogei bulegorekin, elkarrekin aztertzeko nola handitu edo abiatu euren nazioarteko jarduera.

 

Zehazki, bilerak egin dira Agentziak herrialde hauetan dituen bulegoetako ordezkariekin: Argentina eta Uruguai, Brasil, Txile, Estatu Batuak, Txina, Kolonbia, India, Italia, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua eta Irlanda, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Errusia eta Singapur.

 

Basque Trade & Investment agentziaren kanpo sareko bulegoek lehen eskuko informazioa ematen dute Covid-19aren erronka globalaren aurrean merkatuak ematen ari diren erantzunari buruz. Hala, enpresek zuzenean jakin dezakete zeintzuk diren 2021erako joerak eta aurreikuspenak, nola sartu herrialde horietara, nola bilatu hornitzaileak, merkatu-azterketak, tramiteetarako laguntzak, coworking espazioen lagapena, ezarpen komertzial edo produktiboak egiteko laguntza eta aholkuak, eta nazioartekotzearekin lotutako zein urrats eman behar dituzten eremu geografiko horietan duten jarduera handitu ahal izateko.

 

Bileretan aukera aprobetxatu zen erakusteko nolako tresnak eskaintzen zaizkien euskal enpresei nazioarteko merkatuetan duten posizionamendua sendotzeko eta esportatzeko, adibidez, nazioartekotzeari laguntzeko programen bidez ematen diren laguntzak eta finantzaketa edota Agentziak eskaintzen duen zerbitzu-zorroko zerbitzu pertsonalizatuak.

 

Indiako automozio sektoreko aukerei buruzko jardunaldi birtuala

Bestalde, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Indian duen bulegoak, ACICAE-Euskadiko automozioaren klusterrak eta Indiako World Trade Centre Pune zentroak jardunaldi birtual bat antolatu dute, Indiak eskaintzen dituen merkatu-aukeren berri emateko eta loturak sortzeko Euskadiko zein Indiako automozio arloko enpresen artean. Topaketan lau euskal enpresak (Rubber Parts, Powertrain, e-Vehicles, Engine Electronics eta Light Weighting technology) parte hartu zuten, eta bertan euren enpresa- eta teknologia-gaitasunak aurkeztu zizkieten Indiako 30 enpresari.

Lotutako albisteak

2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak