Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Azaroa, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

250 enpresa euskal Kanpo Sarearen 15 herrialdetako arduradunekin bildu dira

Guztira, 250 euskal enpresak parte hartu dute azaroaren 11az geroztik SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako merkataritza-ekintzan

Gainera, ordezkariek bio-osasuna, automobilgintza, energia eta ingurumen arloko erreferenteak diren 12 euskal enpresa eta erakunde bisitatu dituzte

Guztira, 250 euskal enpresak parte hartu dute azaroaren 11az geroztik SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako merkataritza-ekintzan. Kanpo Sareko ordezkaritzen 15 arduradunak Euskadira etorri dira elkarrizketa pertsonalizatuak eskatu dituzten enpresekin elkartzeko. Argentina, Uruguai, Brasil, Txile; Kolonbia, Singapur (ASEAN), Txina, India, Alemania, Italia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Erresuma Batua eta Irlanda, Errusia, Estatu Batuak eta Mexikoko ordezkariekiko topaketa hauek hiru lurraldeetan antolatu dira, enpresen parte-hartzea errazteko.

Kanpo Sarearen merkataritza-ekintza osatzeko, ordezkariek Euskadiko RIS3 Estrategiarekin lotutako esparruetan erreferente bihurtu diren euskal konpainiak eta erakundeak bisitatu dituzte, bereziki bio-osasuna, automobilgintza, energia, ingurumena eta IKTen arlokoak. Honela, atzerriko euskal ordezkaritzen arduradunek gertu-gertutik ezagutu ahal izan dituzte enpresa hauek RIS3 Estrategiari atxikita garatzen edo parte hartzen diharduten jarduerak eta proiektuak.

Kanpo Sarearen ordezkarien bisita-agenda taxutzerakoan, Basque Tradek kontuan hartu ditu idektifikatutako lehentasunak eta euskal sarearen helburuko merkatuek eskaintzen dituzten aukerak. Horrela, AEB, Alemania, Italia eta Erresuma Batuko ordezkariek arreta berezia eman diete bio-osasunaren arloko enpresei, eta Euskadira egindako bisitaldiaz baliatuta, sektoreari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute, beraien zerbitzuak eskaini eta dagozkien merkatuetako aukerei buruz hitz egiteko.

Automobilgintza sektoreko enpresak Txina, Mexiko eta Txekiar Errepublikako ordezkariekin bildu dira. India, Polonia, Errusia eta Aseaneko ordezkariek, aldiz, energiaren arloko enpresei erreparatu diete.

Kanpo Sarearen laugarren ordezkari taldea, Argentina, Brasil eta Kolonbiako merkatuei dagokiena, ingurumen eta IKTen arloetako enpresekin batzartu dira. Latinoamerikak, funts multilateralen bitartez, aukera handiak eskaintzen dizkie sektore horietan diharduten esperientzia luzeko euskal enpresei. Gainera, Basque Tradek laguntza ematen die, programa espezifiko baten bitartez, funts horiekin finantzatutako azpiegitura handiei berme osoz ekin ahal diezaieten.

Lotutako albisteak

Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak