Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 maiatza, 2021 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak Europako presentzia indartu du kargu berri bat duelarik ECSOn

Zibersegurtasuneko Europako Erakundeak (ECSO) lantalde bateko presidentekide izendatu du Iratxe Martín, Basque CyberSecurity Centre-ko berrikuntza eta teknologia proiektuen arduraduna

 

Zibersegurtasuneko Europako Erakundeak (ECSO) WG 4.2 lan-azpitaldeko presidentekide izendatu du Basque CyberSecurity Centre-ko berrikuntza eta teknologia proiektuen arduradun Iratxe Martín durangarra, zibersegurtasunera bideratutako berrikuntza digitaleko zentro europarren (HUB) sare bat sortzeko Europan. Sarbidea emanez esperientzia teknikora eta esperimentaziora, eta baita ere “inbertitu aurretik probatzeko” aukerara, EDIH-ek lagundu egiten diete enpresei beren ekoizpen/negozio prozesuak, produktuak edo zerbitzuak hobetzen teknologia digitalak erabiliz. Berrikuntza-zerbitzuak ere ematen dituzte, hala nola finantza-aholkularitza, gaikuntza eta eraldaketa digital arrakastatsu bat lortzeko behar diren trebetasunen garapena.

 

2020ko abenduaren 16an, Batzordeak eta Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako eta Segurtasun Politikako goi-ordezkariak Zibersegurtasun Estrategia berri bat aurkeztu zuten. Europar Batasuna “Internet ireki eta global baten segurtasun arloko lider” bilakatuz, estrategiak aitortzen du EB-ko azpiegiturek zibersegurtasunarekiko mendekotasun handia dutela gero eta digitalagoak direlako, eta mehatxuak gero eta gehiago eta anitzago direla.

 

Berrikuntza Digitaleko Europako Zentroek (EIDH) zeregin garrantzitsu bat dute Europa Digitalaren Programan, zeinak urtean 100 milioi euro bideratzen baititu zibersegurtasuna finantzatzera. Programaren helburu nagusia da enpresa txiki eta ertainentzako eta Europako sektore publikoarentzako berrikuntza sustatzea, eta antzeko inbertsio-kopuru bat aktibatzea sareak funtsezko eginkizuna izango duela aurreikusten den estatu kideetan. Une honetan 240tik gora DIH daude zibersegurtasunaren arloko eskumenak dituztenak.

 

Horrela, BCSC-k indartu egin du Euskadiren posizioa zibersegurtasunaren Europako ekosisteman, zeren Asier Martínez, CERTeko arduraduna, CSIRT.es foroaren koordinatzailea baita 2021eko martxoaz geroztik,  eta BCSC-ko zuzendari Javier Diéguez Zibersegurtasuneko Foro Nazionalean (FNCS) baitago “Industria eta I+G+b bultzatzeko” lantaldean.

 

BCSC-Basque Cybersecurity Centre Eusko Jaurlaritzak Euskadiko zibersegurtasuna bultzatzeko izendatutako erakundea da eta bere helburuetako bat da zibersegurtasunaren euskal ekosistema sustatzera bideratutako ekimenak gauzatzea inbertsioa eta talentua erakartzeko, horretarako elkarlanean arituz euskal enpresekin eta euren negozioak garatzen lagunduz. Funtsean, sortu zenetik bertatik jarri zuen bere fokua Europako panoraman, bertako estrategiekin lerrokatuta egoteko.

 

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak