Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasuna lortzeko lehen lana da kontzientziazioa eta langileak prestatzea

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak jakinarazi du abian jarriko dela zibersegurtasun industrialerako lehen laguntza-programa

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak jakinarazi du abian jarriko dela zibersegurtasun industrialerako lehen laguntza-programa

 

Zibersegurtasuna ari da sustraitzen Euskadiko industria sektorean, baina bide luzea dauka oraindik egiteko. Basque Cybersecurity Centre (BCSC) eta SPRI Taldeak ingurune industrialetako zibersegurtasunari buruzko esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzeko antolatutako IndusSec2018 Kongresuan argi adierazi da zibersegurtasuna ezartzeko giltzarrietako bat dela kontzientziazioa eta langileak prestatzea.

 

“Garrantzitsuena da elkarrekin lan egitea, gure azpiegiturei ahalik eta ikusgarritasun handiena ematea eta zibersegurtasuna prozesu osoan txertatzea, hasi edozein proiekturen diseinutik eta eraikuntza eta operazio faseraino” adierazi du Ihacklabs erakundeko Samuel Linaresek Ideo-Oronak Hernanin duen egoitzan egin den jardunaldian.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak eman dio hasiera kongresuari, non jakinarazi baitu abian jarriko dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza-programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

 

BCSCko zuzendari Javier Diéguezek ere parte hartu du kongresuan eta aipatu du zentro berriak, zerbitzu hori eskaintzeaz gain, laguntza eman nahi diela euskal enpresei merkatu-nitxo berri horretan sar daitezen.

 

Samuel Linares adituak esan du enpresek babestuta egon behar dutela, baina ez bakarrik enpresek baita ere ekosistemak, zeren “azpiegitura kritiko bat (energia edo ura adibidez) erasoz gero, ondorioak suntsitzaileak izan baitaitezke. Gaineratu du zibersegurtasuna dela “gure babesaren zutabeetako bat, lan eta ingurumen arloko segurtasunarekin, segurtasun fisikoarekin eta operazioetarako segurtasunarekin batera”, eta babesaren arlo horretan “ezin dela norbere kabuz aurrera egin”. Pertsonak dira gakoa. Arlo horretan prestatutako profesionalak behar dira”.

 

Bere iritziz, funtsezkoa da elkarlana, azpiegiturei ahalik eta ikusgarritasun handiena ematea, eta zibersegurtasuna txertatzea prozesu osoan, hasi edozein proiekturen diseinutik eta eraikuntza eta operazio faseraino. “Zenbat eta lehenago hasi zibersegurtasuna aplikatzen, orduan eta diru gehiago aurreztuko dugu. Prestakuntza eta entrenamendua eman behar zaie pertsonei” errepikatu du.

 

Innotec System enpresan aholkulari eta zibersegurtasun industrialeko ingeniari den Edorta Echavek azpimarratu du enpresa industrialetako kudeaketa- eta produkzio-taldeek bat egin behar dutela, nahiz eta tradizionalki ez duten izan ia inolako loturarik. “Segurtasun industriala lortzeko diziplina anitzeko taldeak behar dira”.

 

Siemens enpresako zibersegurtasun industrialeko zuzendari Ignacio Álvarezek ere esan du beharrezkoa dela enpresa industrialetako kudeaketa- eta produkzio-taldeen lankidetza. “Aro berri batean sartu gara, 4.0 Industriaren aroan, non negozio-eredu berriak baitauzkagu eta non ez baitugu makinarik erosiko, baizik alokatuko; lagatzeagatik eta erabiltzeagatik ordainduko dugu, baina makinak konektatuta egongo dira, eta horregatik da beharrezkoa zibersegurtasuna”.

 

IndusSec kongresuan mahai-inguru bat egin da, aztertzeko euskal enpresak prest dauden zibersegurtasun mehatxuei aurre egiteko. Bertan parte hartu dute David Imizcozek (Nextel), Hugo Llanosek (LKS), Mikel Díaz de Arcayak (Jakincode), Alvaro Frailek (ITS), Iñaki Eguiak (RKL Integral) eta Elyoenai Egozcuek (S21sec).

 

 

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak