Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 apirila, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasuna ezinbestekoa euskal ETEetan

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguezek “bazkide trebatuengana” jotzeko eskatu die enpresa guztiei Eibarren antolatutako jardunaldi batean

 

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguezek “bazkide trebatuengana” jotzeko eskatu die enpresa guztiei Eibarren antolatutako jardunaldi batean

Badira Euskadin 100dik gora erakunde zibersegurtasuneko konponbideak eskaintzen dituztenak

“Enpresak ixten ari dira, beren estrategia komertziala edo patenteak ostu dizkietelako edo beren produkzio-ildoak gelditu dizkietelako”, esan du Diéguezek

 

Zibersegurtasuna ezinbestekoa da, are baliabide mugatuak dituzten ETEetan ere. Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguezek ETEen zibersegurtasunari buruzko jardunaldi batean esan du gai hau ez dela “informatika arloko gai bat”. Jardunaldi hori Eibarren egin da, Debegesa-Debabarrenako Garapen Ekonomikorako Elkartearen egoitzan. Eragina du, gehitu du, arlo digitaletan lan egin behar duten sektore guztietan. “Mundu guztiak jakin behar du zer egin dezakeen eta zer ez mundu digitalean dagoenean”.

 

Azpimarratu du “denok gaudela ikusgai”, edozein enpresak jasan ditzakeelako erasoak. ETEek kezkatuta egon behar lukete, erantsi du, erabiliak izan daitezkeelako hornitzaile garrantzitsu bati erasotzeko. “ETEei euren bezeroek eskatuko diete [zibersegurtasuna izan dezatela]”

 

Zibersegurtasuna ezartzeko aurreneko urratsetako bat da bazkide trebatu bat bilatzea, autodiagnostiko bat, eta kontrol azkarrak eta merkeak egitea. “Esan ohi da zibersegurtasuna garestia dela, baina kontrol sinpleenak ez dira lar garestiak”.

 

Diéguezek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren ezaugarriak azaldu ditu. “Ez gara lehiatzen zibersegurtasuneko industriarekin, eta ez ditugu erasotzen erakundeen barneko azpiegiturak”. Orobat esan du zentroak ez dituela bikoizten INCIBE (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) bezalako beste erakunde batzuen zerbitzuak. “Inork egiten ez duena egiten dugu, eta inork egiten badu horren berri ematen dugu”.

 

Hizpide hartu ditu Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak manufaktura enpresentzat eskaintzen dituen laguntzak, gehienez 18.000€ proiektuko. Iaz 102 enpresak jaso zituzten laguntza horiek eta 980.000€ esleitu ziren.

 

100 erakundeak Euskadin

Javier Diéguezek esan du 100dik gora erakundek eskaintzen dituztela zibersegurtasuneko konponbideak Euskadin, eta Euskal Zibersegurtasuneko Zentroaren web orrian badela katalogo bat, zeinetan dauden jasota enpresa horiek, beren kokapen eta zerbitzuekin. “Sentsibilizazio-hitzaldi pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu elkarteei dohainik”. Neurriko trajea egiten diegu. Baina argi esaten diegu enpresa bakoitzak bazkide trebatu bat bilatu behar duela bere burua babesteko.

 

Diéguezek azpimarratu du zibersegurtasunak “arazoak dakarzkiela enpresa askori: Eta enpresak ixten ari dira beren estrategia komertziala edo patenteak ostu dizkietelako edo beren produkzio-ildoak gelditu dizkietelako. Ez da zientzia fikzioa. Gertatzen ari da. Hori da nola jakitea errepideko istripuetan jendea hiltzen dela: ez diogu hargatik uzten gidatzeari, baizik eta kontuz ibiltzen gara”.

 

Eibarko Unibertsitatkeko irakasle Gorka Guenagak esan du waybackmachine bezalako web orriek erakusten dizutela nolakoa zen zure weba duela bost urte eta https://haveibeenpwned.com bezalako beste batzuek esaten dizutela inoiz hackeatu zaituzten ala ez.

 

Erakutsi du nola eskuratu web orri baten pasahitzak eta nola ordezkatu web bat, “ordu batzuetan egiteko lana”, gero hornitzaile baten faktura ordainarazteko. “Horrelako trikimailuekin milioi bat eurotik gorako iruzurra egin zen iazko bigarren seihilekoan. Eta horiek dira Ertzaintzari jakinarazi zaizkionak”, esan du Javier Diéguezek.

 

“Guk dakigula, birritan hackeatu gaituzte”, esan du Eibarko Unibertsitateko irakasleak. “Lehenengoan 16 urteko mutiko bat izan zen, eta bideo bat bidali zigun azaltzeko nola egin zuen”. Bukatu du esanez ETEek argi eduki behar dutela erasotuak izango direla eta garrantzitsua dela “jakitea zer egingo dugun eta bazkide trebatu bat izatea gai horretan jantzia dagoena”.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak