Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urria, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) Euskadin lantokia duten enpresen eskura doan jarri du “Industria-inguruneetan zibersegurtasunaren diagnostikoa egiteko Jardunbide Egokiak ” izeneko dokumentua

Euskadin gutxienez establezimendu bat duten enpresa industrialen eskura doan jarri du

Euskadin gutxienez establezimendu bat duten enpresa industrialen eskura doan jarri du

Gida industria-erakundeek laguntza-moduan erabiltzeko diseinatu da, haien instalazioek izan ditzaketen arriskuak identifikatze aldera, horretarako ahuleziak ere identifikatuaz. Halaber, erakundeak arlo honetan heldutasun-maila handiagoa izateko eta babestuago egoteko egin ditzakeen ekintzak proposatzen dira.

 

“Industria-inguruneetan zibersegurtasunaren diagnostikoa egiteko Jardunbide Egokiak” izeneko dokumentuaren lizentzia eman dio Industriako Zibersegurtasunaren Zentroak (IZZ) Zibersegurtasunaren Euskal Zentroari (BCSC), eta honek Euskadin gutxienez establezimendu bat duten enpresa industrialen eskura doan jarri du. Hori eskuratzeko, interesatuek eskaera egin behar dute posta korporatibotik posta elektronikoa bidaliaz helbide honetara: info@bcsc.eus.

 

Tailerra: Zibersegurtasun-diagnostikoa Automatizazio Industrialeko Ingurune batean (Asteazkena, azaroak 20)

 

Tailer hau kasu praktiko batean oinarritzen da eta bere helburua da behar den guztia jakitea instalazio industrial bateko zibersegurtasun-egoeraren gainean, instalazioaren ahulguneak identifikatuz eta ziberarriskuak ulertuz, eta ekintzak proposatzea bere zibersegurtasuna hobetzeko.

 

Tailerrean landuko diren gaiak:

  • Automatizazio industrialeko teknologiak eta eszenatoki arriskutsuak.
  • Erabilpen industrialeko kasu bat.
  • Diagnostikoaren ezaugarriak.
  • Metodologia eta elkarrizketak.
  • Diagnostikoaren ezaugarriak.
  • Sistemen diagnostikoa.
  • Segurtasun fisikoaren diagnostikoa.
  • Hirugarren zatien diagnostikoa.
  • Diagnostikoaren txostena eta txostenaren aurkezpena.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak