Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 uztaila, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

UNIDOk, NBEko organismo industrialak, Basque Industry 4.0 estrategia hautatu du garapen industrialerako praktika gomendagarri gisa

Tapia sailburua industriari eta enpresa-nazioartekotzeari buruzko 2030 Agendako helburuetan zentratu da

 

Arantxa Tapia sailburuak interesa erakutsi du NBEk industriaren eremuan eta enpresa-nazioartekotzean Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko enpresako jardunbide egokiak zabaltzeko dituen mekanismoen inguruan

 

UNIDO – Nazio Batuen Erakundearen industria-garapeneko erakunde espezializatua azterlan bat prestatzen ari da Basque Industry 4.0 estrategiaren inguruan, NBEeko herrialde kideei bidaltzen dien erreferentziazko bi urtean behingo txostenean sartzeko.

UNIDOko ordezkaritza bat zenbait aldiz bidaiatu da Euskadira, azterlan horri heltzeko eta, gaur, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak bisita egin du Vienan dagoen egoitzan.

Topaketa horretan, bi erakundeetako ordezkariek testuinguru globalarekin zerikusia duten industria-garapenaren beraren kontuak aztertu dituzte, bai eta enpresek 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen sustapenean izan beharreko inplikazioa ere.

Basque Industry 4.0, praktika eredugarri gisa

UNIDOren 2020ko txostenak manufaktura-ekoizpenaren etorkizuna eta teknologia berriak herrialde garatuenen industrializazio-prozesuan izaten ari diren teknologia berrien inpaktua aztertuko ditu. Zehazki, 4.0 industriari lotutako teknologietan zentratuko da, besteak beste: robotika, inteligentzia artifiziala eta Big Data.

Txosteneko kapitulu bat Euskadin zentratuko da; izan ere, NBErako intereseko estrategia bat duela uste du, eta eredugarri izan daitekeela beste herrialde batzuetan ezartzeko. Lankidetza publiko-pribatuak, BI 4.0ren zehaztapenaren oinarriak, interes berezia eragin du Nazio Batuen ikertzaileen artean.

2030 Agenda industria-eremuko GJH

Egunotan Iñigo Urkullu Lehendakariak New Yorken izan duen topaketarekin bat etorriz, Tapia sailburua industriari eta enpresa-nazioartekotzeari buruzko 2030 Agendako helburuetan zentratu da.

Tapia sailburuak eta Alex Arriola SPRI taldeko zuzendari nagusiak interesa erakutsi dute NBEk GJHen betearazpena bizkortu dezaketen enpresa-neurriak zabaltzeko gomendatutako mekanismo eta protokoloen gainean, bai eta helburu horietara lotutako adierazleak neurtzeko mekanismoaren gainean ere.

Teknologiarekin, azpiegiturekin, ekoizpenarekin eta industria-enpleguarekin toki- eta nazioarte-merkatuan lotura duten alderdien betearazpena eta neurketa.

2019ko martxoan, Mundu Itunak eta Eusko Jaurlaritzak, CEBEK, SEA eta ADEGI hiru euskal enpresa-elkarteekin batera, lankidetza-akordioa sinatu zuten, 2030 Agenda sustatzeko, industria-egitura enpresa-emaitzak lortzeko prestatzeko, jasangarritasunaren ikuspegitik.

Advantage Austria

Erakunde-agenda amaitzeko, bisita egin da Kapsch TrafficCom enpresara, Advantage Austria enpresa-sozietatearen eskutik.

Kapsch TrafficComek garraiobiderako sistema adimendunen merkaturako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Euskadin duen inbertsioa I+Gko zentro bat da, Bilboko Iberdrola dorrean.  Advantage Austria sozietateak harreman sendoa du Spri taldearekin, eta bere enpresei zerbitzuak ematen dizkie, inportatzaileak, banatzaileak eta merkataritza-ordezkariak bilatzeko.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak