Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 iraila, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRIk zibersegurtasunari buruzko lantalde bat koordinatuko du Madrilen

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroko zuzendari Javier Diéguezek hizlari berezi bezala parte hartuko du ekimen hori martxan jartzeko ekitaldian.

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroko zuzendari Javier Diéguezek hizlari berezi bezala parte hartuko du ekimen hori martxan jartzeko ekitaldian.

 

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko ekimen estrategikoen arduradunak, koordinatuko du Cotec Fundazioak abiarazitako ingurune ziberseguruetako datu irekiei buruzko lantalde berria.  Euskadiko Zibersegurtasun Zentroko (Basque Cybersecurity Centre) zuzendari Javier Diéguez izango da topaketa horretako gonbidatu berezia. Cotec Fundazioa irabazi asmorik gabeko antolakunde pribatu bat da, zeinaren helburua baita berrikuntza sustatzea garapen ekonomikorako eta sozialerako motor gisa. Cotec Fundazioak 90 kide inguru ditu, batzuk enpresa pribatuak eta beste batzuk eskualde mailako nahiz tokiko administrazioak.

 

Zibersegurtasunari buruzko lantalde berriak irailaren 25ean egingo du bere lehen bilera Madrilen. Guztira hogeita bost erakunde eta enpresa bilduko dira, besteak beste, hauek: BBVA, Indra, PricewaterhouseCoopers, Tecnalia, SPRI Taldea, Andaluziako Enplegu Saila eta Enpresa Lehiakortasunerako Institutu Valentziarra.

 

Ekimen horren helburua da testuinguruko azterketa bat egitea ikusteko nolako garrantzia duten datu irekiek, zer lotura duten zibersegurtasunarekin eta zeinen garrantzitsua den sektore pribatua datuen irekieran inplikaraztea. Topaketaren asmoa da baita ere hizkuntza komun bat sortzea taldeko kide guztientzat, lan-perimetro bat zedarritzea eta aurrea hartzea sortu litezkeen zailtasunei (araudiak, legeak, kultura arloko hesiak, koordinazio arazoak, e.a.). Taldekideek diote oraingoz galderak gehiago direla erantzunak baino, eta horregatik, talde berri honen bokazioa dela esploratzaile izatea batez ere.

 

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradunak, hitzaldi bat emango du bileran, lantaldearen helburuak aurkezteko. Horrez gain, Euskadiko Zibersegurtasun Zentroko zuzendari Javier Diéguez izango da bi hizlari gonbidatuetako bat, zeinak hizpide hartuko baititu gai honen egungo egoera eta zenbait alderdi kritiko.

 

Saioa bukatzeko, bertaratuek mahai-inguru bat egingo dute, ondorioak irakurriko dira eta eman beharreko hurrengo urratsak zehaztuko dira.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak