Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 iraila, 2021 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak industriari zuzendutako ikusmen artifizialari buruzko ikastaro espezializatu bat antolatu du

Sei jardunaldi izango dira, urrian eta abenduan egingo direnak, eta Deep learning-aren ikaskuntza izango dute aztergai

 

SPRI Taldeak, Enpresa Digitalaren bitartez, industriari zuzendutako ikusmen artifizialari buruzko ikastaro espezializatu bat antolatu du azaro eta abendurako. Sei jardunaldi presentzial izango dira eta 12 plaza baino ez dira egongo. Interesatuek zabalik dute izena emateko epea.

 

Ikastaroak Deep learning-aren ikaskuntza landuko du. Deep learning-a Machine learning sistemen adar bat da, zeinetan makinek euren portaera hobetzen ikasten baitute. Deep learning-ak erabiltzen dituen algoritmoek gizakien funtzio kognitiboak imitatzen dituzte, sare neuronal artifizialak sortuz.

 

Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileak uler dezala zer den Deep learning-a eta nola funtzionatzen duen, eta gero sare, eredu eta aplikazio mota desberdinak jorratzea, arreta berezia jarriz industria sektoreko aplikazioetan.

 

Ikastaroa edozein jarduera-sektoretako profesional teknikoei (laborategiko teknikariak, teknikari eta ingeniari industrialak, etab.) zuzenduta dago, eta beharrezkoa da oinarrizko programazio-ezagutzak izatea. 12 plaza baino ez daudenez, aukeraketa prozesu bat egingo da parte-hartzaileak hautatzeko.

Lotutako albisteak

8 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak