Bi urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute
SPRI Taldeak, enpresa-garapenerako euskal agentziak, eta Mexikoko Nuevo León estatuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten astelehenean, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia sustatzeko. Bi urte iraungo du hitzarmenak, eta ez du inolako finantza-konpromisorik hartzen barruan.
Ekimen honen helburua da estatu horri laguntzea eraldaketa digitala sustatzeko duen plana garatzen, 2025erako Ekonomia Adimendunaren erreferente bihurtu nahi baitu Amerikan (hain zuzen, estatu horretan dago Monterrey hiria, Mexikoko hiri nagusietako bat).
Hitzarmenari esker, 4.0 Industriaren ezagutzak eta praktika onenak irakatsiko dizkiete elkarri, bi herrialdeen arteko profesional-trukea egingo da eta ekintzailetza ere landuko da, Eusko Jaurlaritzaren Bind 4.0 programa arrakastatsua eredutzat hartuta.
Alex Arriola SPRI Taldearen zuzendari orokorrak eta Leopoldo Cedillo Nuevo Leon 4.0 Kontseiluaren presidenteak sinatu dute hitzarmena, bosgarren Basque Industry 4.0-The Meeting Point ekitaldian. Euskadin 4.0 Industriaren inguruan egiten den ekitaldia da hori, eta, gutxi gorabehera, 2.000 enpresa, industria, zentro teknologiko, cluster eta unibertsitatek parte hartzen dute.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?