Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 abendua, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza I+G Berrikuntza teknologikoa Start up UP Euskadi

Plato Hola euskal startupa hautatu du SoSa Tel Aviv azeleratzaileak

Plato Hola baxera bat da, otordu bateko kaloria-kopurua gutxitu dezakeena. Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko lau ingeniari gaztek diseinatu dute proiektua. Patentatuta dago jada produktua

Plato Hola baxera bat da, otordu bateko kaloria-kopurua gutxitu dezakeena. Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko lau ingeniari gaztek diseinatu dute proiektua. Patentatuta dago jada produktua

 

Duela urtebete eskas merkaturatu zuten, eta ikusmin handia sortu du Espainiako estatuan

 

Bi urteko ikerketaren emaitza da platera, eta zenbait nutrizionista adituren aholkularitza jaso du ikertzaile-taldeak. Naturaren prozesuak ditu inspirazio-iturri emaitzak, ikertzaile-taldeko kide den Ander Méndez ingeniariak adierazi digunez: “Itsas belakiei erreparatu genien. Izan ere, poroetatik elikatzen dira belakiak, interesatzen zaizkien substantziak selektiboki xurgatuz. Bada, prozesu hori aplikatu diogu guk plateraren gainazalari”.

 

Emaitza 1.500 bat arrail dituen portzelanazko gainazal bat da. Elikagaien gantza eta koipea atxikitzeko eta iragazteko daude diseinatuta poro horiek, eta , hala, soberako lipidoak bereizteko. Hartara, nabarmen gutxitzen du platerak irensten dugun koipe-kantitatea. “Zenbait dietistaren ikerketek frogatzen dutenez, Plato Hola erabiliz % 30eraino gutxitu daiteke platereko kaloria-kopurua, betiere elikagai-motaren arabera”. Gantz edo koipe gehiegi duten elikagaietarako dago bereziki pentsatua sistema; adibidez, jaki frijituetarako eta entsaladetarako.

 

Aurtengo urtarrilean merkaturatu zuten Plato Hola, EHUko Zitek azeleratzailearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Webgunearen bidez produktua saltzeari ekin eta berehala, farmazia-sektoreak produktuarekiko interesa adierazi zuen, soluzio dietetiko egokia zelakoan, eta gaur egun Espainiako estatuko 300 bat farmaziatan dago salgai. Saltoki handietako parafarmazietan ere jarri dute salgai, eta dagoeneko 10.000 aletik gora saldu dituzte.

 

SoSa Tel Aviv programan parte hartzeko hautatutako sei enpresa berrietako bat da aipatutako euskal startupa, Israelgo azeleratzaile horren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzarmen bati esker. Hori dela eta, proiektua bultzatzeko eta beste merkatu batzuetara bideratzeko aukera du enpresak. “Israel landare-olioaren munduko laugarren kontsumitzailea da; beraz, aztertu beharreko merkatu oso interesgarria da”, dio Ander Méndez ingeniariak.

 

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak