Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 otsaila, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

P3rseus, nazioarteko CERT zibersegurtasun-ziurtagiria lortu duen lehen startup bizkaitarra

Marka horrek ziurtatzen du konpainiak goi-mailako SEI kalitate estandarrak dituela zibererasoei erantzuteko lantalde bezala

 

Informazio segurtasunaren eta zibersegurtasunaren kudeaketan espezializatuta dagoen eta egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean duen P3rseus enpresa da nazioarteko CERT ziurtagiria eskuratu duen Bizkaiko lehen startupa. Marka horrek ziurtatzen du konpainiak goi-mailako SEI kalitate estandarrak dituela zibererasoei erantzuteko lantalde bezala.

 

Hain zuzen, startup hori hornitzaile gisa sartu da Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak kaleratutako “Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren” edizio berrian.

 

P3rseus enpresaren helburua da ahalik eta gehien hobetzea Euskadiko ETEen nahiz korporazio handien segurtasun logikoa. “Ezinbestekoa da enpresak kontzientzia uler dezaten beharrezkoa dela zibererasoak prebenitzea eta jakin dezaten badirela euren negozioaren edo bezeroen informazioa mehatxatzen duten arriskuak, edozein dela ere enpresaren tamaina. Horretarako, funtsezkoa da arriskuak aztertzea, segurtasun kulturari buruzko prestakuntza ematea eta informazio-aktiboak babestea. Ez ahaztu segurtasun gertakari guztien %70 nahigabe sortzen direla enpresa barruan” adierazi du Jose Ramon Conchak, P3rseus enpresako sustapen arduradunak.

 

 

Espainiako Zibersegurtasun Institutu Nazionalaren (INCIBE) arabera, zibererasoek 840 milioi euroko kalte ekonomikoak eragin zituzten euskal enpresetan. Oraindik argitaratu gabe daude 2018ko behin betiko datuak, baina, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre) emandako datuen arabera, lehen seihilekoan 6.041 ziberdelitu erregistratu ziren, hau da, aurreko ekitaldiko epealdi berean gertatutakoak baino %35 gehiago.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak