Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Indusmedia 2019 topaketak enpresetarako marketin digitalaren azken aurrerapenak bilduko ditu

Industriari zuzendutako biltzar hau azaroaren 22an egingo da Hernani

Industriari zuzendutako biltzar hau azaroaren 22an egingo da Hernani

IDeO Orona Fundazioaren Eraikinean egingo da industria-enpresetarako marketin digitalari buruzko Indusmedia urteko topaketaren IX. edizioa. Ingurune hurbilean ideien, ezagueren zein arrakasta-kasuen trukea erraztea da biltzarraren helburua, marketin digitalak eskaintzen dituen aukerak industria-sareari ezagutzera emateko asmoz.

 

Indusmedia Eusko Jaurlaritzak antolatzen du Spri Taldearen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Topaketan aurreikusitako jarduera-programa zabalaren barruan, marketin arloko berrikuntza eta estrategia berriei buruzko hitzaldiak, konpainia industrialen kasu praktikoak eta digitalizazioari buruzko tailerrak antolatuko dira. Networking guneak ere prestatuko dira sektoreko profesionalen arteko harremanak sustatzeko.

 

Biltzarrari hasiera emateaz arduratuko da Aitor Cobanera, Spri Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria . Ondoren, Enrique Dans berrikuntza arloko aholkulari eta adituak marketinak ingurune industrialetan duen balio berriaz hitz egingo du, eta Álvaro Peña isocialweb-eko SEO zuzendariak Adi penalizazioa!! Zer egin alerta bat jasotzean? izenburua daraman hitzaldia emango du.

 

Enpresa industrialen arrakasta-kasuen artean, honako hauen esperientziak izango dituzte aztergai: CMZ makina-erremintako fabrikatzailea; Clickindustrial.es, IK4-Teknikerren e-commerceko plataforma, eta Medop, banakako babes-produktuen fabrikatzailea. Hiru konpainia hauen ordezkariek bertaratutakoekin partekatuko dute nola bideratzen ari diren marketin digitaleko estrategiak.

 

Azkenik, aldi bereko bi tailer praktiko egingo dira: UX da marketin berria, Iñaki Lecue antolakuntza-psikologiako adituaren eskutik, eta Marketineko aginte panelak Power BI-rekin, Inés Pascual ingeniari eta big data eta business intelligenceko adituari esker  .

 

Indusmedia marketin, komunikazio zein merkataritza arloetako arduradunei eta enpresa industrialen kudeatzaileei zuzendutako ekitaldia da. Parte-hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman behar da biltzarraren webgunean.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak