Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 urtarrila, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Giza baliabide berriak 4. iraultza industrialean

Munduko Ekonomi Foroak enpresentzako giltzarriak bildu ditu txosten batean

Munduko Ekonomi Foroak enpresentzako giltzarriak bildu ditu txosten batean

Teknologia berriak, baina baita ere aldaketa demografiko eta sozialak, eraldaketa sakon bat eragiten ari dira sektore industrial guztietako enpresetan. Digitalizazioak eta automatizazioak eurekin dakartzate negozio-eredu berrien sorrera, zereginak ordezkatzea eta zeregin berriak sortzea. Profil profesionalak, lanak eta lan egiteko moduak ere aldatu egin dira, eredu desberdin eta malguagoak baliatu baitaitezke langile bakoitzaren premien arabera.

 

Etorkizun horrek erronka handiak dakartza enpresetako giza baliabideen arloan. Hala, Munduko Ekonomi Foroak argitara atera du Shaping People Strategies in the Fourth Industrial Revolution liburu zuria, hainbat giltzarri emateko. Azterlanak sei estrategia aipatzen ditu, antolakundeek inplementatu beharko dituztenak aldaketetara egokitu eta beren potentzialari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko. Txostenak dioenez, Giza Baliabideen sailak eraldaketa betean daude eta beren funtzioak birpentsatu behar dituzte.

 

Lehen giltzarriak dio lidergo mota berri bat garatu behar dela, gai izango dena teknologia egokiak bereganatzeko eta automatizazioaren aukerak eta arriskuak identifikatzeko. Txostenaren arabera, teknologia berriak txertatzeko orduan lidergo egokirik ez izatea oztopo handia da enpresen erdia baino gehiagorentzat, eta baita ere dio Giza Baliabideetako arduradunen % 36k bakarrik ulertzen duela nola ari diren lana aldatzen teknologiak.

 

Horrekin batera, garrantzitsua da teknologiak lan-espazioan integratzeko prozesua kudeatzea. Etengabe aldatzen ari dira pertsonek egiten dituzten atazak eta funtsezkoa da konbinazio egoki bat lortzea giza baliabideen eta makinen artean. Txostenaren arabera, horretan lagundu beharko dute zuzendaritzak eta Giza Baliabideen sailak.

 

Bestalde, enpresek arreta berezia eskaini beharko diete langileen asebetetze eta konpromiso mailei. Automatizazioak eta digitalizazioak eragina izango dute langileek euren lanarekiko dituzten sentimenduetan, eta elementu hori ere garrantzitsua da enpresak arrakasta izan dezan. Zentzu horretan, laneko esperientzia hobetu nahi bada, nahitaez eskaini beharko dira aukera profesionalak, balore etikoak eta produktibitatea erraztuko duen ingurune bat.

 

Liburu zuriak beste giltzarri bat ere azpimarratzen du: etengabeko ikaskuntza pertsonalizatua sustatu behar da antolakunde osoan, eta modua eskaini behar da enpresako kapital humanoa eta emaitzetan duen inpaktua neurtzeko. Azkenik, orobat garrantzitsua da aniztasuna eta gizarteratzea sustatzea langileen artean. Txostenak dioen bezala, kultura inklusiboa duten enpresek bi bider aukera gehiago dituzte finantza arloan ezarritako helburuetara iristeko, 6 bider gehiago berritzaile izateko eta 8 bider gehiago enpresaren emaitzak hobetzeko.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak