Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 urria, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza EIKTak Start up UP Euskadi

Euskadiko lehen tester komunitatea sortu da: ON Testing! 

Urriaren 23an egingo du lehenengo topaketa Gasteizen

Urriaren 23an egingo du lehenengo topaketa Gasteizen

Testing edo saiakuntza nahitaezkoa pausoa da webguneak edo aplikazioak garatzeko, eta argitaratu aurretik den-denak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko software-probak eta monitorizazioa egitea du helburu. Alabaina, informatikaren munduan ere, ezaupide arras murritza duen profila da. “Euskadin ez dago testerraren kulturarik”, adierazi du Eneritz Zubizarreta Globe Testing-eko zerbitzuen arduradunak. “Mundu guztiak daki zer den softwarea garatzea edo sistemak administratzea, baina jende askok ez daki existitzen garenik ere”.

 

Globe Testing enpresa arabarra sistemetako softwarearen saiakuntzan eta monitorizazioan espezializatuta dago. Aipatutako ezagutzarik ezaren aurrean, taldeak Euskadiko lehen tester komunitatea sortzea erabaki du: ON Testing!. Testingaren mundua ezagutzera emateko aldizkako topaketak antolatzea da talde ireki honen zereginetako bat. Metodologiak, prozesuak, tresnak eta ezaguerak partekatzea da ekimenaren asmoa eta ikasleei, profesionalei nahiz informatikarekin lotutako bestelako profilei zuzenduta dago.

 

Lehenengo topaketa urriaren 23an egingo dute Gasteizen. Ane Undagoitia eta Gonzalo Alvarez de Arcaya testerrek mundu honen aurkezpena egin eta ondorengo topaketetarako aztergaiak aurreratuko dituzte; hala nola, SecDevOps, gailu mugikorren automatizazioa Appiumen bitartez, edota errendimendu-probak etengabeko integrazio-inguruneetan. “Gure asmoa da ekitaldien hasieran hitzaldia jartzea eta geroko eztabaidan jendeari ikuspegia emateko, galdetzeko edo iritzia emateko aukera ematea”, adierazi du Eneritz Zubizarretak. Komunitatearen helburua da figura hau ezagutzera ematea, testing lanetan dihardutenei ezagutza partekatzeko aukera erraztuz eta lan-aukera berriak irekiz.

 

“Testingak garrantzi handia du softwarearen garapenean”, ziurtatu du Eneritz Zubizarretak, “baina ia-ia ez da ezagutzen, ezta Unibertsitatean irakasten ere”. Informatikaren adar honek webgune edo aplikazio baten funtzionamendua egokia dela egiaztatzeko probak automatizatzea du xede. “Adibidez, ecommerceko webgune batek funtzionaltasun asko ditu eta ezinezkoa da guzti-guztiak eskuz probatzea behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko”, argitu du enpresa arabarreko zerbitzuen arduradunak; “horren harira, robotak garatzen ditugu aldagai horiek guztiak probatu eta webgunea argitaratu aurretik balizko akatsak detekta ditzaten”.

 

Globe Testing Arabako Teknologia Parkean kokatuta dago, eta hasieran, Spri Taldearen laguntza eta sostengua izan zen BIC Arabaren bitartez.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak