Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Basque Industry 4.0 Industria adimenduna

EAEko enpresa eta zentro teknologikoak joango dira Nuremberg-eko Zibersegurtasunaren Azokara, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren eskutik

Zibersegurtasunari lotutako EAEko lau enpresa eta bi zentro teknologiko joango dira IT-SA 2019 azokara. Denak batera egongo dira Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-aren (BCSC) eta SPRI taldearen standean.
Stand Basque Country

IT-SA2019 izenekoa Europan gai horri buruz egiten diren bi azoka nagusienetako bat da. Urriaren 8tik 10era egingo da

Euskadi-Basque Country ziber-aukeren herrialdea goiburupean, 80 metro karratuko standa beteko dute Euskadiko zentro eta enpresek

Zibersegurtasunari lotutako EAEko lau enpresa eta bi zentro teknologiko joango dira IT-SA 2019 azokara. Denak batera egongo dira Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-aren (BCSC) eta SPRI taldearen standean. Azoka urriaren 8tik 10era egingo da, Alemaniako Nuremberg hirian, eta gai horren gainean Europan egiten diren azokarik garrantzitsuenetako bat da. Are gehiago, honako enpresa hauek joango dira: Countercraft, Globetesting,  Keynetic Technologies eta S21sec, eta Ikerlan eta Tecnalia zentroak.

Standa laneko bilerak egiteko eremu gisa diseinatu da. Gainera, EAEko ordezkariek hitzaldi batzuetan ere parte hartuko dute; BCSCko zuzendaria den Javier Diéguez-ek hitz egingo du bertan, eta “Zibersegurtasunak lehiakortasuna ekarri eta tokiko enplegua bultzatuko du: ikuspegi praktikoa” izeneko hitzaldiaren bidez azalduko du zibersegurtasuna zuzendaritzari lotuta egoteaz gainera enpresa-arriskua kudeatzeko balia daitekeela eta, horrenbestez, ezin dela gai isolatu gisa hartu. Diéguezek azalduko du eragile guztiek parte hartu behar dutela, modu efikaz eta eraginkorrean, abangoardiako ekosistema bat garatu ahal izateko eta ekosistema hori bere kabuz mantendu ahal izateko. Horixe ari da egiten duela ia bi urte Zibersegurtasun Euskal Zentroa, eta horrela nabarmenduko du Nuremberg-en.

BCSCn Eusko Jaurlaritza da burua, eta protagonistak zibersegurtasunari lotutako enpresak, ikerketa zentroak eta teknologien erabiltzaileak dira. Richard Barrell-ek, Countercraf-eko produktu kudeatzaileak, erasotzaileen portaerari eta erasoak saihesteko moduari buruz hitz egingo du.  Jose Aracil-ek, GlobeTesting-eko zuzendari exekutiboak, beste ideia bat azalduko du: segurtasuneko ingeniariek SecDevOps eredu batean lan egin behar dute. Programatzaileek eta eragiketen eta azpiegituren ardura duten langileek (sistemaren administratzaileek, esaterako) batera lan egiteko modu berri bat dakar eredu horrek.  Aitor Urbieta-k, IKERLANeko industriako zibersegurtasunaren sailekoak, Mondragon Corporation taldeko enpresa industrialen katean zehar dauden erronkez hitz egingo du. Izan ere, fabrikazioko zerbitzu aurreratuak ohiko fabrikazio-eragiketetan sartzen ari direla eta nola sartzen ari diren azalduko du.

Tecnaliako Ana Ayerbe ere izango da IT-SA 2019 azokan, han azalduko du Gauzen Interneti esker makinak zuzenean beste batzuetara lotu daitezkeela, eta horien artean transakzioak ere egin daitezkeela. Makinen ekonomia gisa har daitekeenaren hasieran gaude. Beraz, makinen ekonomia horrengan konfiantza sortu behar da, inguru seguru batean.  Bestalde, Keynetic Technologies-eko Jon Matias-ek, azalduko du bere enpresak, 4.0 industriaren erasoei aurre egiteko, segmentazioan oinarritzen den teknologia duela. Eta Igor Unanue-k, S21sec-ekoak, IT (Informazioaren Teknologietan) eta OT (Operazioen Teknologiak) izenekoetan dagoen zibersegurtasunari buruz duen iritzia emango du.

It-sa azokako foroetan eskainiko diren hitzaldiez gain, Zibersegurtaun Euskal Zentroak eta Euskadiko standean izango diren gainerako enpresa eta zentro teknologikoek, azoka baliatuko dute zibersegurtasun arloan Euskadik duen indarra erakusteko eta nazioarteko beste eragile batzuekin harreman bideak zabaltzeko.

Azokako ateak ireki aurretik, “German-Dutch IT security” izeneko topaketa egingo dute, azokan parte hartuko duten enpresa eta erakundeetako ordezkari nagusiekin, besteak beste Javier Dieguez, BCSC zentroko zuendaria.

Nurembergen izango diren euskal zentro eta enpresentzako 7 lanpostuz osatutako Euskadi-Basque Country, land of cyber opportunities standak, goi mailako ordezkaritza baten bisita jasoko du urriaren 8an, asteartea, goizeko 10etan, Tobias Han, Sarreko Ministro-presidentea buru duen ordezkaritza (Sarre, alemanieraz Saarland, Alemaniako hamasei estatu federatuetako bat da)

Lotutako albisteak

2 ekaina, 2023 Digitalizazioa
Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu.
Irakurri gehiago
1 ekaina, 2023 Digitalizazioa
GAIA klusterreko 315 enpresek % 7,5 gehiago fakturatu zuten 2022an
Irakurri gehiago
Barnetegi Teknologikoa_ Argomaiz 30 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Flexixek kalitate-jauzia eman du zelula automatiko baten instalazioarekin
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Digitalizazioa
BAT Dorreak eraldaketa digitalari eta teknologiari buruzko topaketa bat ostatatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak